Andeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andeak elurtuta, airetik

Andeak[1] Venezuelatik Patagoniaraino hedatzen den mendilerroa da, Hego Amerika osoa zeharkatuz. Argentina, Txile,Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan zehar hedatzen da, zehazki. Azkeneko bi herrialde hauetan, mendilerroa zabaldu eta ia Kariberaino iristen da.

Hegoaldean, Txile eta Argentina arteko muga naturala zehazten du. Erdialdean, berriz, mendikatea zabaldu eta Altiplano izenez ezagutzen den goilautada sortzen du. Gune hau Peru, Bolivia eta Txile artean dago kokatua. Mendilerroa berriro estutzen da Peru aldean eta berriz ere zabaldu Kolonbian.

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetako mendilerroaren sailkapena denboraren poderioz aldatu egin da. Lehen, banaketa politiko administratiboa zen nagusia (horrela, bazeuden Ande venezuelarrak, kolonbiarrak, ekuatoriarrak, etabar). Baina 1973an, Augusto Gansser geologoak ezaugarri morfologikoen araberako sailkapena proposatu zuen:

Geologiak ere antzeko sailkapena proposatzen du.

Eskualdeen deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Andeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cono de Arita, Saltako (Argentina)

Kolonbiako hegoaldean eta Ekuadorreko mugan, Andeak sumendizko mendilerro bakarra dira baina iparralderantz, mendilerroa bitan zatitzen da: Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroa (honetatik Ekialdeko mendilerroa deritzona jaio dela).

Mendebaldeko mendilerroa eta Erdialdeko mendilerroaren arteko tartea 400 kilometrokoa da. Hiru mendilerroek 4000 metro baino altuagoak diren muturrak dituzte. Eskualdeko hiri nagusienak Kolonbiako Bogota, Cali eta Medellin, Ekuadorreko Quito eta San Cristobal eta Venezuelako Mérida dira.

Erdialdeko Andeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pascoko korapilotik Tres Cruceseko mendigunera hedatzen dira. Bi lerroz osatua dago, tartean goilautada bat egonik. Ingurune honetako gailurrik altuenak 6.768 metroko Huascaran eta 6.891 metroko Ojos del Salado dira. Hemen sortzen dira Titicaca eta Poopo lakuak. Barnealdeko lautadak pampeano boliviarrak dira. Klima lehorra eta beroa da eta bioma nagusia basamortukoa.

Hegoaldeko Andeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Andeak Hego Amerikako muturrarantz doa. Eskualdean ia bioma guztiak ditu. Hala ere azpibanatu daiteke:

Gero Andeak itsasoan itotzen dira.

Antartandeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetako mendilerroak Tierra del Fuego eta gero jarraitzen du, urpean bere gailurrek Hegoaldeko Georgiak, Hego Sandwich, Orkadak eta Hego Shetland uharteak sortzen dituzte berriro Antartikako penintsulan igotzeko.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetako mendilerroa zenbait paralelo zeharkatzen dituenez, eskualde klimatiko ezberdinetatik pasatzen da. Bai itxura eta bai landaretza ezberdina da oso. Gailurretan, hala ere, elurra ohikoa da baina Tropikotik hurbil, klima epelagoa da.

Gailurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendirik altuenak Txile eta Argentinako iparraldean daude, baita Peruko Cordillera Blancan, Boliviako Cordillera Realen eta Ekuadorreko Andeetan ere.

Gailurrik altuena Aconcagua (6959 metro) da, Amerikako punturik altuena. Txile eta Argentina arteko mugatik gertu dago kokatua.

Andeetako mendilerroaren gailurrak
Altuera Izena Mendilerroa Kokapena Herrialdea
6.962 Aconcagua Las Heras - Mendoza Argentina
6.891 Ojos del Salado Catamarca Argentina --- Txile
6.792 Pissis mendia La Rioja - Catamarca Argentina
6.770 Mercedario Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan Argentina
6.768 Huascaran Mendilerro zuria Huaraz - Ancash Peru
6.759 Bonete Chico Vinchina Argentina
6.758 Tres Cruces Tinogasta Argentina --- Flag of Chile.svg
6.739 Llullaillaco Los Andes - Salta Argentina --- Flag of Chile.svg
6.658 Walther Penck Tinogasta - Catamarca Argentina
6.638 Incahuasi Tinogasta - Catamarca Argentina --- Flag of Chile.svg
6.634 Yerupaja Mendilerro zuria Huaraz - Ancash Peru
6.615 Coropuna Arequipa Peru
6.550 Tupungato Tupungato - Mendoza Argentina --- Flag of Chile.svg
6.542 Nevado Sajama Mendebaldeko mendilerroa Oruro Bolivia
6.500 Ramada Norte Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan Argentina
6.488 El Muerto Catamarca Argentina
6.471 Del Veladero La Rioja Argentina
6.462 Illimani Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.421 Illampu Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.400 Alma Negra Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan Argentina
6.395 Huandoy Mendilerro zuria Huaraz - Ancash Peru
6.380 Ancohuma Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.380 Ausangate Peru
6.380 Nevado de Cachi Cachi - Salta Argentina
6.362 Volcán Parinacota Mendebaldeko mendilerroa Oruro Bolivia --- Flag of Chile.svg
6.320 Solimana Arequipa Peru
6.310 Ampato Arequipa Peru
6.310 Chimborazo Mendebaldeko mendilerroa Ekuador
6.300 El Condor Catamarca Argentina
6.271 Salcantay Peru
6.240 Pomerape Mendebaldeko mendilerroa Oruro Bolivia --- Flag of Chile.svg
6.200 Nevado de Chañi Salta-Jujuy Argentina
6.172 Nevado de Palermo Salta Argentina
6.152 Cumbre del Laudo Catamarca Argentina
6.130 Nevado Queva Salta Argentina
6.127 Chiaraco Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.100 Pico Polacos Ramadako mendilerroa Barreal - San Juan Argentina
6.088 Huayna Potosi Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.086 Aracar Salta Argentina
6.075 Chachani Arequipa Peru
6.074 Chachacomani Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.052 Acotango Potosi Bolivia --- Flag of Chile.svg
6.052 Copiapo Erdialdeko mendilerroa Flag of Chile.svg
6.051 Socompa Los Andes - Salta Argentina --- Flag of Chile.svg
6.046 Acamarachi Flag of Chile.svg
6.040 Chaupi Orco Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
6.030 Cienaga Grande Salta Argentina
6.025 Hualca Hualca Arequipa Peru
6.022 Salin Salta Argentina --- Flag of Chile.svg
6.016 San Fransisco Catamarca Argentina --- Flag of Chile.svg
6.008 Uturuncu Potosi Bolivia
5.976 Sabancaya Arequipa Peru
5.920 Volcán Licancabur Potosi Bolivia --- Flag of Chile.svg
5.897 Cotopaxi Ekuador
5.869 Mururata Erdialdeko mendilerroa La Paz Bolivia
5.856 San Jose sumendia Argentina --- Flag of Chile.svg
5.821 Misti Arequipa Peru
5.790 Cayambe Ekuador
5.775 Sierra Nevada de Santa Marta Kolonbia
5.767 Nevado Ilinizas Ekuador
5.704 Nevado de Antisana Ekuador
5.664 Pichu Pichu Arequipa Peru
5.616 Nevado del Tolima Erdialdeko mendilerroa Kolonbia
5.648 Zapaleri Erdialdeko mendilerroa Jujuy Argentina --- Bolivia --- Flag of Chile.svg
5.421 Chacaltaya La Paz Bolivia
5.410 Ritacuba Blanco eta Ritacuba Negro Ekialdeko mendilerroa Kolonbia
5.389 Nevado del Ruiz Erdialdeko mendilerroa Kolonbia
5.364 Nevado del Huila Erdialdeko mendilerroa Kolonbia
5.330 Sierra Nevada del Cocuy Ekialdeko mendilerroa Kolonbia
5.320 Nevado Altaaar Ekuador
5.230 Sangay Ekuador
5.150 Nevado de Santa Isabel Erdialdeko mendilerroa Kolonbia
5.033 Tungurahua Ekuador
5.020 Carihuairazo Ekuador
5.007 Pico Bolívar Venezuela
4.787 Pichincha Ekuador
4.100 Farallones de Cali Mendebaldeko mendilerroa Kolonbia
4.058 San Valentin mendia Flag of Chile.svg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andeak Aldatu lotura Wikidatan