Glutinoglossum glutinosum
Glutinoglossum glutinosum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Geoglossomycetes |
Ordena | Geoglossales |
Familia | Geoglossaceae |
Generoa | Glutinoglossum |
Espeziea | Glutinoglossum glutinosum |
Basionimoa | Geoglossum glutinosum |
Glutinoglossum glutinosum Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat hartzen, nahiz eta autoreren batek, gisatua kontsumitzea gomendatzen duen.
sinonimoa: Geoglossum glutinosum.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 3 eta 7 cm arteko altuerakoa. Likatsua (behatzen artetik ihes egiten du). Arre-beltzetik beltzera doan kolorearekin. Burua luzetara hondoratua, forma luzanga du, oin betea, arrexka eta ezkata batzuekin.[2]
Etimologia: Glutinosum epitetoa latinetik dator, “glutinosus” hitzetik eta likatsu, lirdingatsu, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biskositatea agerikoa denez, denbora hezean errazago identifikatzen dira. Eguraldia lehorra bada, Geoglossum fallax delakoarekin nahas daiteke, honek parafiso ezberdin samarrak ditu, terminalak alboetara makurtzeko joera baitu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoa abenduan eta urtarrilean, belardi goroldiotsuetan, bere tamainagatik erraz pasatzen da oharkabean.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako iparraldea, Asia, Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 334 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). [., orria 784 . I.S.B.N.: 84-404-0530-8 Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. ] Iberduero.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 526 or. ISBN 978-84-617-0196-4..