Geoglossum fallax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geoglossum fallax
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaGeoglossum
Espeziea Geoglossum fallax

Geoglossum fallax Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, albotik konprimitutako klaba itxuran, eta erdialdean luzetarako depresio batekin, gutxi-asko agerian. Arre-beltzaxka edo ia beltza.

Hanka: Zilindrikoa, 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 3 mm bitarteko lodierakoa, burua baino argixeagoa.

Haragia: Grisaxka beltzaxka.[2]

Etimologia: Geoglossum terminoa grekotik dator, lurra, esan nahi duen "ge" hitzetik eta mihia esan nahi duen "glossa" hitzetik. Lurretik ateratzen den karpoforoaren itxura bitxiagatik. Fallax epitetoa berriz, iruzur egin, esan nahi duen "fallo" hitzetik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Geoglossum batzuekin nahas daiteke; batzuetan zaila da bereiztea, eta, horretarako, ezinbestekoa da ezaugarri mikroskopikoak aztertzea.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroan eta abenduan. Nahiko ohikoa larreetako belarretan eta basoko belardietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Errusia, Georgia, Txina, Korea, Japonia, Hegoafrika, Madagaskar, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 785 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]