Goliarda Sapienza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goliarda Sapienza

Bizitza
JaiotzaCatania1924ko maiatzaren 10a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1924ko maiatzaren 10a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1996ko abuztuaren 30a)
HeriotzaGaeta1996ko abuztuaren 30a (72 urte)
Heriotza modua: falling from height (en) Itzuli
Familia
AitaGiuseppe Sapienza
AmaMaria Giudice
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerki aktorea
IMDB: nm0764571 Edit the value on Wikidata

Goliarda Sapienza (Catania, 1924ko maiatzaren 10a - Gaeta, 1996ko abuztuaren 30a) siziliar idazle eta aktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goliarda Sapienza Siziliako familia sozialista eta anarkista batean handitu da. Faxistek Italian boterea hartu aurretik, Giuseppe Sapienza abokatua, bere aita eta Maria Giudice, bere ama, Siziliako sozialismoaren figura garrantzitsuak ziren. Goliarda alaba faxisten eskoletatik urrundu nahian, burasoek etxean hezten dute, ateismoa eta balore sozialistak erakatsiz. 1940an, Goliarda Sapienzak ikasketak egiteko diru-laguntza bat lortzen du eta Erromako Arte dramatikoen Akademia Nazionalean sartzen da. Hurrengo urteetan, antzoki ezberdinetan jokatuko du, bereziki Luigi Pirandelloren antzezlanetan. Zineman ere errola txiki anitz ukango ditu eta hamazazpi urtez Francesco Maselli zuzendariaren laguna izan da.

60. hamarkadan, bere aktore lana utziko du, idazten hasteko. 1967 eta 1976 urteen artean, L'Arte della gioia idatziko du, italiar literatur garaikidearen obra nagusi bat bilakatuko dena. Eleberriak istorio ez konformista eta feminista kontatzen du, Modesta protagonistaren medioz. Argiltapen etxe guztiek ezezkoa emango diote. Goliarda Sapienza hil ondoren, Angelo Maria Pellegrino bere bigarren senarrari esker, liburua argitaratua izanen da, edizio txiki batean. 2005ean, frantsesera itzulia izanen da eta Frantzian arrakasta handia bilduko du, nahiz eta oraindik ezezaguna izan Italian.

1980an, bere lagun aberats bati bitxiak ebasteagatik presondegira joango da. Nahitara egin ebasketa izan da, probokazioz eta etsipenez, 10 urtez idatzi eleberria inork ez zuelako argitaratu nahi. Erromako Rebibbia emakumeen presondegian sartuko dute eta bertan L’Università di Rebibbia idatziko du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]