Gorbeiako Estazio Megalitikoa
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fc/Kurtzeganeko_zutarria_7.jpg/250px-Kurtzeganeko_zutarria_7.jpg)
Gorbeiako Estazio Megalitikoa. Inguru honek aspalditik, aurrehistoriatik, artzaintza ezagutu du eta, ondorioz, aztarna megalitiko asko ikus daiteke. 21 daude katalogatuak; oso zonalde aberatsa da.
Historiaurreko monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.
Kokapen geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaia eta Araba gaineko mugan zabaltzen da estazio megalitiko hau, Gorbeiako mendilerroan. Udalerriak: Areatza, Orozko eta Zeanuri. Batez ere [[kareharri]z osatutako mendigunea da. Gailur nagusiak Gorbeia (1.475 m) eta Lekanda (1.314 m) dira; bertatik Itxinako dolina handira eta bertako paisaia karstikora irits daiteke. Inguru horretako gune garaietan larreak dira nagusi, eta, horietan, ardiak eta ahuntzak.
Sailkatutako monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:
Trikuharriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira hamalau ezagutzen dira:
- Astepe 1
- Astepe 2
- Astepe 3
- Edia
- Errekatxuetako Atxa
- Gaztañazarreta
- Igitaia
- Ipergorta 1 (Gorosteta)
- Ipergorta 2
- Mejandi
- Mendigana (Larreder)
- Ubixeta
- Usengatzu
- Pagozarreta
Tumuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira sei ezagutzen dira:
- Egalazaburu
- Gorbeiako Gurutzea (Igitaia)
- Gorbeia II
- Kortetako Lepoa 1
- Kortetako Lepoa 2
- Kortetako Lepoa 3
Menhirra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarra baina ederra:
Egoera legala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2009ko martxoaren 6an. Bertan 17 monumentu aipatzen dira.[1]