Gorda Plaka
Itxura
Gorda plaka, Ozeano Barean, Kaliforniako kostaldearen iparraldetik kanpo dagoen plaka tektoniko bat da. Plaka independente bihurtu zen Juan de Fuca plaka zatitu zenean.
Bere mugak, honako hauek dira:
- Ipar Amerikako plaka, Kaliforniaren iparraldean
- Pazifikoko plaka, hegoaldean
- Pazifikoko plaka, mendebaldean. Gordako dortsala sortzen duen ertz dibergentea da mendebaldeko muga hori.
- Juan de Fuca plaka, iparraldean.
Gorda plaka, Farallon plaka zatitu ondoren eratu ziren plaketako bat da, Cocosko plaka, Nazcako plaka eta Juan de Fuca plaka bezalaxe.