Edukira joan

Gorostiola baserria

Koordenatuak: 43°14′32″N 2°09′12″W / 43.242288°N 2.153342°W / 43.242288; -2.153342
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorostiola baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAia
Koordenatuak43°14′32″N 2°09′12″W / 43.242288°N 2.153342°W / 43.242288; -2.153342
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Ondarea
EJren ondarea29

Gorostiola baserri barrokoa da, Aiako Laurgain auzoan (Gipuzkoa). 2006ko urtarrilaren 10n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Gorostiola baserria Pagoetako Parke Naturalean kokatuta dago, hegi baten gainean. Aiako kaskotik gertu dago, eta sarrera handik dauka.

Oinplano karratuko eraikina da, 17 m x 17 m, harri-hormazko 0,80 lodierako horma perimetralak ditu, harlanduzko eskantzuekin; bi solairu eta ganbara ditu, eta lau isurkiko estalkia. Aia Goiko erdigunearen iparraldean dago, aldapa handiko kordal baten goialdean. Hegoalderantz begira dagoen fatxada nagusiaren erdiko ardatzean atalondoa aurkituko dugu.

Bertara sartzeko, dobela motzeko puntu-erdiko arku bat igaroko dugu. Bi aldeetara, harlanduz inguratutako bi leiho-bao daude. Ganbaran, estalkipean, hiru leiho txiki daude. Lurra aldapatsua denez, fatxada hau txikia da, eta bertan armarria nabarmentzen da.

Baserriaren armarria. Bertan basurdea eta bi itsas-lamin ageri dira

Armarri hori, arkuaren, honen eskuinean dagoen harlanduz inguratutako leiho baten, eta leiho horren ezkerrean dauden bi leiho-baoren gainean dago. Leiho-bao horiek etxebizitzaren zatian daude. Lehen solairuan, harlanduz inguratutako hiru leiho-bao daude, eta ganbaran, beste hiru leiho, hauek ere harlanduz inguratuak. Leiho hauek, baserriaren hormetan baserria eraiki ondoren egindako leiho bakarrak dira. Mendebaldeko fatxadan oso bao gutxi daude. Bertan aurkituko ditugu bi orriko atea duen sarrera ateburuduna eta irteera. Bere ezkerrean, itsututa dagoen harlanduz inguratutako beste ate ateburuduna dago. Lehen solairuan, harlanduz inguratutako leiho bakarra dago; eta ganbaran, estalkipean, leiho txiki bat. Horiek dira fatxada honen bao bakarrak. Iparraldeko fatxadaren beheko solairuan, harlanduz inguratutako hiru gezileiho daude. Lehen solairuan berriz, harlanduz inguratutako hiru leiho, eta ganbaran lau leiho, hauek ere harlanduz inguratuak.

Beheko solairuaren barruan, korridore ireki bat, ekialdeko sarreratik mendebaldekoraino doana. Solairu honetan, harrizko oinarriak dituzten pieza bakarreko lau zutabe daude. Bertan, solairuaren solibak ikus daitezke. Solairu horretan sartzean, ekialdean gelak eta logelak daude. Bertan ere, lehen solairuko solibak simetrikoak dira. Ganbarak egitura erabat simetrikoa du, pieza bakarreko lau zutabetan oinarritua; bertan, estalkia eusten duten habe eta besoak, enara-buztanekin eta aho-zirikako mihiztadurekin lotzen dira. Egiturak, arotzeria-markak ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]