Edukira joan

Gran Enciclopedia de Navarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Gran Enciclopedia de Navarra
Jatorria
Argitaratze-data1990
IzenburuaGran Enciclopedia de Navarra
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaNafarroako Kutxa
ISBN978-84-871-2002-2
OCLC431351410
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Zatiak11 Tomos (en) Itzuli
Argumentu nagusiaNafarroa Garaia
enciclopedianavarra.com

Gran Enciclopedia de Navarra (GEN; euskaraz: «Nafarroako Entziklopedia Handia») Nafarroari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia tematikoa da.

Asmo entziklopediko espresurik gabe, baina bai dibulgatzailea, agian aurrekaririk hurbilena eta antzekoena Navarra. Temas de Cultura Popular bilduma izan zen, 1960ko hamarkadaren amaieratik Nafarroako Foru Aldundiak argitaratu zuena. Garai hartan Nafarroako Kutxaren jabea ere bazen. Nafarroako Entziklopedia Handiak, 1990ean inprimatu zuten. Juan Luis Uranga Santesteban buru zuen kontseilu batek 1983an hasitako lan bat amaitu zuen, eta 11 liburukik osatzen zuten. 12.000 ale inprimatu zituzten. Obra Nafarroako Kutxaren babesa izan zuen

Gran enciclopedia de Navarra 1990ean argitaratutako antzeko izenburu duen hiztegi entziklopedikoaren online bertsio digital eta eskuragarria da, antzinatik gaur arte Nafarroako gai eta egileei buruzkoa.

2010eko urriaren 4tik aurrera Interneten eskuragarri dago. Lan honen online bertsioak hamabi mila artikulu baino gehiago ditu Nafarroako kultura eta ondarearekin lotuta. Arteari, kulturari, geografiari, natur zientziei edo zuzenbideari buruzko gaiak daude ordezkatuta. Nafarroako Kutxa Fundazioak mantentzen du, eta 2016an iragarri zuen edukia hobetzeko eta eguneratzeko lanari berrekiteko nahia.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) consejeroscan.es/. (2016). Digitalización de publicaciones en esta web. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]