Gran Sasso d'Italia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gran Sasso d'Italia
Gran sasso italia.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaCorno Grande
Garaiera2.912 m
Geografia
Koordenatuak42°28′9″N 13°33′55″E
MendikateaAppennino Abruzzese (en) Itzuli
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Abruzzo

Gran Sasso d'Italia erdialdeko Italiako mendigune bat da, Apeninoetan kokaturik dagoena, Abruzzo eskualdean. Corno Grande (2.912 metro) da Gran Sassoko, eta Apeninoetako, gailurrik gorena. Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionalaren parte da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Sasso mendiguneak bi zati ditu, guztiz bereiziak: ekialdea eta mendebaldea. Mendebaldean, Campo Imperatoretik igotzen da mendigunera; haitz zorrotzez inguraturiko goi ordoki bat da, naziek Mussolini askatu zuten tokia hain zuzen, eta "Piccolo Tibet" ere esaten diote. Gailurren artean, Corno Grandeko lau haitzak daude eta, haien azpian ezkutaturik, Calderone glaziarra, Europan hegoalderen dagoena. Beste ordoki batean, ibarretatik hurbilago mendietatik baino, arkitektura ederreko zenbait herri daude: Castel del Monte, Calascio, Santo Stefano di Sessanio, Assergi. Dorreak eta gazteluak dituzte, hiri sare modukoak mailetan banatuak, mazeletan sakabanaturik, eta aspaldiko tenpluak haitzetan eraikiak.[1]

Mendigunearen ekialdean, Isola da gune garrantzitsuena. Turismoaren ondorioz, burgo historikoko hormen barnean handitu da. Isolatik ikusten diren mendiak zoragarriak dira: ibarraren izkina batean, 1.600 metroko desnibela du Corno Grandeko Il Paretone-k, eta Sferruccioko gailur handi harritsua beste puntaraino iristen da, Monte Camiciaren inguruan bilduriko haitz zorrotzetaraino. Haren babesean, labore sailak daude, olibondoekin eta eskulangintzari loturiko herriekin tartekaturik. Ez da ahaztekoa Pietracamela, Isolatik iparraldera, Gran Sassora ekialdetik joateko atea. Handik presta daitezke igoerak, ibilaldiak eta eskaladak Gran Sassoko Corno Grandek, Corno Piccolok eta Pizzo d'Intermesoliko gailurrak osatzen duten ardatz handi horretan egiteko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Lopez, Gorka. Gran Sasso eta Laga, Apeninoetako bazter galduak. Berria, 2007ko azaroak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-4).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]