Grashof zenbakia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Grashof zenbakia (Gr) fluidoen mekanikan zenbaki adimentsional bat da. Fluido batean lan egiten duten flotazio indarren eta indar biskosoen arteko zatidurarekiko proportzionala da. Bere izena Franz Grashof ingeniari alemaniarragatik jasotzen du. Bere definizioa honako hau da:

non:

Grashof zenbakia Prandtl zenbakiarekin biderkatuz gero, emaitza bezala Rayleigh zenbakia irteten da, konbekzio natural bidezko bero transferentziazko kalkuluetan erabiltzen den zenbaki adimentsional bat dena.

Badago masa transferentzia bidezko konbekzio naturalean erabiltzen den Grashof zenbakiaren antzeko aldaera bat:

non:

eta

  • g grabitatearen azelerazioa den.
  • Ca, s a espeziearen kontzentrazioa azalera baten den.
  • Ca, a a espezieren kontzentrazioa giroan den.
  • L luzera bereizgarri bat den.
  • ν biskositate zinematikoa den.
  • ρ fluidoaren dentsitatea den.
  • Ca a espeziearen kontzentrazioa den.
  • Tk tenperatura konstantea esan nahi duen.
  • pk presio konstantea esan nahi duen.