Gregoria Francisca de Santa Teresa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregoria Francisca de Santa Teresa
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1653
Herrialdea Espainia
Heriotza1736ko apirilaren 27a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta moja
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaKarmeldar Oinutsak

Gregoria de la Parra y Queinogue, Sor Gregoria Francisca de Santa Teresa bezala ezaguna (Sevilla, 1653ko martxoaren 9a - 1736ko apirilaren 27a), erlijio bokazio goiztiarra izan zuen eta hamabost urterekin sartu zen Karmeldar Oinutsen komentuan. Ikasketa akademikorik gabe, poesia idazten zuen. Bere izena Santa Teresarengandik hartu zuen, erlijio ordena haren sortzailea.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia oneko alaba zen. Gurasoak Diego García de la Parra, zuzenbide lizentziatua eta Sevillan jaioa, eta Francisca Antonia de Queinogue, guraso flamenkoen alaba, izan ziren. Hamar seme-alaba izan zituzten, eta horietatik Gregoria bere lehen alaba zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregoria Franciscari buruz biografia eta obraren zati bat iritsi zaizkigu, Diego de Torres Villarroel Salamancako matematika irakasle ospetsuak, 1738an, bi liburukitan idatzitako "Vida ejemplar de la venerable madre Gregoria Francisca de Santa Teresa" ('Gregoria Francisca de Santa Teresa dohatsuaren ereduzko bizitza') delako lanaren bidez.[1] Diego de Torre Villarroelek idatzitako informazioaren iturria, Gregoria Francisca berak idatzitako dokumentazio biografikoa izan zen, antza. Dokumentazio biografiko hori, Gregoriak, bere aitorle zen Fray Julián de San Joaquínek bultzatuta idatzi zuena eta aitorleak berak eman zion ondoren Diegori.

Diego de Torres Villarroel-en lanaren arabera, ereduzko bizitza izan zuen Gregoria Francisca de Santa Teresa-k eta hainbat mirari egin zituen.

Liburu horren hasierako helburua komentua zen, baina publiko orokorrera iritsi zen, Gregoria Francisca Jesusen Santa Teresa beraren dizipulutzat jo baitzen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Torres de Villarroelek bere lanean, biografiaz gain, Gregoria Francisca de Santa Teresaren poesia jasotzen du (pieza lirikoak nahiz beste lanak).

Horrez gain, XVIII. mendeko eskuizkribu bat dago Francisca Gregoriaren poesia lan batzuekin (BNE 10924, hain zuzen ere).[2]

1865ean, Antoine de Latour frantziar hispanistak liburu bat argitaratu zuen Francisca Gregoriaren poemekin, ohar biografiko labur bat zeukana aurretik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. TORRES DE VILLARROEL, Diego. (1738). Vida ejemplar, virtudes heroicas y singulares recibos de la venerable madre Gregoria Francisca de Santa Teresa, carmelita descalza en el Convento de Sevilla. Obras de Diego Torresde Villarroelen XI eta XII. aleak Salamanca: Imprenta de la Santa Cruz.
  2. «Poesías de la Venerable Madre Gregoria Francisca de Santa Teresa, carmelita descalza en el convento de Sevilla, su patria». BNE 10924 eskuizkribua, 58v-94r. or..
  3. LATOUR, Antoine, ed. (1865). LATOUR, Antoine, ed., (1865): Poesías de la Venerable Madre Gregoria Francisca de Santa Teresa, Carmelita Descalza en el convento de Sevilla, en el siglo Doña Gregoria Francisca de la Parra Queinoge,. Paris: Garnier anaiak (J. Clave inprenta)..