Greip

Wikipedia, Entziklopedia askea
Greip
Datuak
MotaEdaria eta Marka
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
JabeaPepsiCo
Historia
Sorrera1964

Greip edari marka bat da, mahats muztioarena, Tafallan (Nafarroa Garaia) ekoitzia 1964. urtetik. Zumos de Navarra izan zen enpresa sortzailea zeina 1990eko hamarkadatik PepsiCo multinazionalaren jabetza den[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964. urtean sortu zuen enpresa Santiago Palacio Gotia enpresariak, besteak beste Tafallako Udalak 6.000 metro koadro utzi zizkiolako lantegia eraikitzeko. Greip izena hasieratik izan zuen muztio produktuak, ingelesezko grape (mahats) hitzaren ahoskeragatik. Lantegiak 14 langile zituen hasieran, orduko 800 boteila ekoizteko gaitasunarekin. Urteekin ekoizpena asko hasi zen, eta Espainian zabalkunde handia izan zuen produktuak 1980ko hamarkadako telebistako iragarkiei esker[1].

1983. urtean Kas talde gasteiztarrak gehiengo bat erosi zuen enpresan, eta jabetza osoa 1989an[2]. 1992an Kas PepsiCo multinazionalean erosi zuelarik Kas, Zumos de Navarra enpresa eta Greip marka haren jabetza bihurtu ziren.

Greip ekoizten duen Tafallako lantegiak beste edari batzuk ere ekoitzi ditu urteen buruan, hala nola KasFruit eta Radical Fruit Company markak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Andrades, Amanda. (2015-06-26). «Mosto Greip, un “trago corto sin alcohol” que cumple 50 años» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  2. Gran Enciclopedia de Navarra | ZUMOS DE NAVARRA. (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]