Sé quién eres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sé quién eres
Telesaila
Herrialdea Espainia
Sasoi kopurua 1
Atalak 16
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Pau Freixas
Antzezlea(k)
Francesc Garrido
Blanca Portillo
Aida Folch
Susana Abaitua
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Telecinco
Hasiera-data [[]]
Kanpo loturak

Sé quién eres (euskaraz Badakit nor zaren), Pau Freixas zuzendariak sortutako telesaila izan zen. Mediaset España izan zen produktu honen ekoizlea, eta Telecinco katean emititu zen 2017ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 1era arte. Francesc Garrido, Blanca Portillo, Aida Folch eta Susana Abaitua ziren, batik bat, saio honetako protagonistak.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Juan Elías, ospe oneko abokatu bat, errepide baten erdian azaldu da oroimena galduta, istripu baten ostean. Alicia Castro bere emaztearen laguntzarekin, istripu horren aurretik zer gertatu zen gogoratzen saiatzen da. Izan ere, Elíasek istripua izan zuen egun berean desagertu zen Ana Saura, bere iloba, eta Anaren odol aztarnak aurkitu dituzte Juan Elíasen autoan. Anaren aita, Ramón, seguru dago Juan Elíasek zerbait egin diola bere alabari, eta hori frogatzen saiatuko da beste abokatu batzuen laguntzaz.

Jarraipen literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila amaitu ondoren, honek jarraipen literarioa izango zuela adierazi zen, Pau Freixas telesailaren sortzaileak eta Claudio Cerdán idazleak idatzia. Nobelaren izenburua La última palabra de Juan Elías da (euskaraz Juan Elíasen azken hitza), eta telesailean gertatutakoaren ondoren jazotako historioak biltzen dira bertan. Liburu hau, thriller, polizia eleberri eta nobela beltz generokoa, 2017ko maiatzaren 24an kaleratu zen, telesaila amaitu eta hogeitahiru egunetara.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Ikus-entzuleria (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 16 2017ko urtarrilaren 16a 2017ko maiatzaren 1a 2 405 000 %15,2
Guztira 16 2017
Znb.
(tele.)
Znb.
(denb.)
Kapituluko titulua Zuzendaria(k) Emisio-data Ikusleak
1 1 Zero kilometroa Pau Freixas 2017ko urtarrilaren 16a 3 176 000 (%18,9)
2 2 Oroimen hautakorra Pau Freixas 2017ko urtarrilaren 23a 2 777 000 (%15,9)
3 3 Aita hiltzea Pau Freixas 2017ko urtarrilaren 30a 2 533 000 (%15,9)
4 4 Iraunkortasunaren legea Pau Freixas 2017ko otsailaren 6a 2 753 000 (%17,0)
5 5 218 logela Silvia Quer 2017ko otsailaren 13a 2 483 000 (%15,1)
6 6 Iraganeko sekretuak Silvia Quer 2017ko otsailaren 20a 2 350 000 (%15,3)
7 7 Itzulerarik gabeko puntua Jorge Coira 2017ko otsailaren 27a 2 089 000 (%13,1)
8 8 Aztarna faltsua Jorge Coira 2017ko martxoaren 6a 2 428 000 (%15,2)
9 9 Zu baino mila aldiz hobeagoa Joaquín Llamas 2017ko martxoaren 13a 2 496 000 (%15,5)
10 10 Laguntza behar dut Joaquín Llamas 2017ko martxoaren 20a 2 258 000 (%15,8)
11 11 Bizitza hasperen batean Pau Freixas 2017ko martxoaren 27a 2 282 000 (%13,6)
12 12 Zentzuzko zalantza Joaquín Llamas 2017ko apirilaren 3a 2 233 000 (%14,2)
13 13 Isiltasunaren prezioa Pau Freixas 2017ko apirilaren 10a 2 092 000 (%14,0)
14 14 Julieta Joaquín Llamas 2017ko apirilaren 17a 2 106 000 (%14,1)
15 15 Emazte abandonatua Joaquín Llamas 2017ko apirilaren 24a 2 307 000 (%15,4)
16 16 Erruduntasunaren faktorea Pau Freixas 2017ko maiatzaren 1a 2 118 000 (%14,5)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]