Guadalupeko baseliza

Koordenatuak: 43°22′01″N 1°49′15″W / 43.367°N 1.82083°W / 43.367; -1.82083
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ama Guadalupeko baseliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Guadalupeko baselizaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaHondarribia
Koordenatuak43°22′01″N 1°49′15″W / 43.367°N 1.82083°W / 43.367; -1.82083
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura historizista
Ondarea
EJren ondarea112

Ama Guadalupeko baseliza Hondarribiko (Gipuzkoa) baseliza bat da, Jaizkibel mendiaren magalean kokatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1526ko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz; izan ere, Joan Sebastian Elkano itsasgizonak urrezko sei dukateko dohaintza egin zion baseliza horri. Ermita, tradizioak dioenez, bi umek Ama Birjinaren irudia aurkitu zuten tokian bertan eraikita dago. Guadalupeko Ama Birjinaren adbokazioa originala de Euskal Herrian. Lehenego eliza XVI. mendekoa da, baina historian zehar hainbat alditan suntsitua izan da.

Nabe bateko eliza da, eta gurutzadura eta buruhorma lauak ditu. Dirudienez, gaur egungo tenpluak beste tenplu zaharrago bat -XVI. mendekoa, gutxienez- ordezkatu zuen eta XVIII. mendearen amaieran egindako berreraikuntza lanetan du jatorria. Tenplu horren elementurik adierazgarrienetako bat, gaur egungo itxurako harrizko kapitel bat da. 1860. urte ingurukoa da, nahiz eta euskarriak -mentsulak eta erlaitzak, alegia- XVII. mendekoak izan.

Dorrea 1868koa da, eta hegoaldeko eta ekialdeko fatxaden arteko angeluan dago. Badirudi XVII. mendeko elementu zaharrago batzuen gainean eginda dago.

1638ko setioaren ondoren, Hondarribiko hiriak Andre Mariari erasoan zehar emandako babesa eskertzeko baselizarainoko prozesio handi bat egitea erabaki zuen, garaipena ospatzeko. Prozesio hori, hots, Hondarribiko Alardea, irailaren 8an egiten da, eta, horren bidez, martxoaren 25ean ospatzen zen Guadalupeko Andre Mariaren jai nagusia ordezkatu zuten.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula nagusia barroko estilokoa da Joan Bautista Igeluzek eta Jazinto Elduainek 1748an egina. Alboetako erretaulak parrokiatik ekarriak dira eta errenazimendu berantiarreko ereduak. Ezkerreko erretaula, San Sebastiani eskainia, 1507koa da, eta 1642an berritua. Eskuineko erretaula, 1760koa da eta San Joan Bataiatzaileari eskainita dago.

Bienabe Artiaren fresko batzuk ere badaude, 1949koak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]