Guevara jauregia (Lorca)

Koordenatuak: 37°40′30″N 1°41′51″W / 37.6749°N 1.6976°W / 37.6749; -1.6976
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guevara jauregia (Lorca)
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Murtziako Eskualdea
UdalerriaLorca
Koordenatuak37°40′30″N 1°41′51″W / 37.6749°N 1.6976°W / 37.6749; -1.6976
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1694
Arkitektura
ArkitektoaNicolás de Bussy (en) Itzuli
EstiloaBarrokoa
Ondarea
BICRI-51-0012340

Guevara jauregia, Lorcako (Murtziako eskualdea, Espainia) eraikin barroko zibil esanguratsuena da, jauregi bat. Herrian Casa de Guevara edo Casa de Las Columnas (zutabeen etxea) izenekin ezaguna da. Lope Gisbert kalean dago, XVIII. eta XIX. mendeetako tokiko aristokrazia eta burgesiak bere egoitza aberatsak ezartzeko aukeratu zuen tokietako batean. 21. mendean, museo gisa eta kultura-jardueretarako, erakusketetarako eta bisita gidatuetarako erabiltzen da, Lorcako udalak kudeatuta.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gebara leinuaren Espainiako adar noble baten abetza izan zen, eta Juan de Guevara García de Alcaraz Done Jakue ordenako zaldunak aginduta egin zen, aurreko eraikin batzuen erreforma osoa eginez, Andres de Goenaga euskal arkitektoaren lanarekin, lan luze batean, 1691 eta 1705 urteen artean.

Guevara jauregiaren atari nagusia.

Fatxadan, nabarmentzeko modukoa da erretaula barroko handi baten antzeko atari ikusgarria, lau zutabe salomoniko eta erdiko ezkutu bikaina duena, Gebara armarri koroatua.

2011ko maiatzaren 11ko lurrikarak eragindako kalteen ondoren, eraikina erabat eraberritu zen eta 2013ko apirilaren 23an berrinauguratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]