Gulnaz Gubaidullina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gulnaz Gubaidullina

Bizitza
JaiotzaNovi Urengoi1992ko otsailaren 14a (32 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpentatleta modernoa
Pisua51 kilogramo
Altuera164 zentimetro

Gulnaz Radikovna Gubaidullina (errusieraz: Гульназ Радиковна Губайдуллина) edo Gölnaz Radik kyzy Gobäidullina (tatareraz: Гөлназ Радик кызы Гобәйдуллина) (Novi Urengoi, Errusia, 1992ko otsailaren 14a) errusiar pentatleta modernoa da.[1] 2017ko munduko pentatloi moderno txapelduna izan zen emakumezkoen banakako lehiaketan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gubaidullina Errusiako Novi Urengoi hirian jaio zen. Aita baxkirra eta ama Volgako tartaroa ditu Gubaidullinak.

2016ko eta 2020ko udako olinpiar jokoetan lehiatu zen emakumezkoen banakako pentatloi moderno lehiaketetan. 2017ko Munduko Pentatloi Moderno Txapelketan urrezko domina irabazi zuen emakumezkoen banakako lehiaketan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]