Gunhead

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gunhead
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaGUNHEAD
ArgitaletxeaAlientrap (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-bideojokoa, lehen pertsonako tiro bideo-jokoa, Roguelikea eta zientzia-fikzioa
Hizkuntzaingelesa, gaztelania, japoniera eta Txinera sinplifikatua
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows
Ekoizpena
GaratzaileaAlientrap (en) Itzuli
alientrap.com…

Alientrap izeneko estudioak 2023ko azaroaren 8an kaleratutako bideojokoa da.[1] Estudioak bere gain hartu zituen garatzaile zein argitaletxe lanak.[2] PS5erako[3] eta PCrako dago eskuragarri, azken honetan Steam[4] eta baita GoG izeneko saltoki digitaletan.[5] Lehen pertsonan maneiatzen den shooter-en generoan sartzen da eta roguelike motako ezaugarriak dauzka.[6] Bideojokoan gizakiaren tamaina baino zertxobait handiagoak diren exoeskeletoak kontrolatzen ditu jokalariak, bere espaziontzitik espaziora irten eta zibilizazio jakin baten ontziak abordatzeko.

Jostagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideojokoa egile berberek arinago garatutako Cryptark izeneko jokoaren segida da. Gunhead hiru dimentsiotan sortutako artelana dugu, eta urte batzuk arinago egindako Cryptark, bi dimentsiotan garatutakoa da.[7]

Lehen pertsonan maneiatzen den shooter-en generoan sartzen da eta roguelike motako ezaugarriak dauzka. Bideojokoan gizakiaren tamaina baino zertxobait handiagoak diren exoeskeletoa kontrolatzen du jokalariak, bere espaziontzitik espaziora irten eta zibilizazio jakin baten ontziak abordatzeko.

Abiapuntua bera da bi jokoetan, jokalaria espaziontzi bateko tripulazioko kide bat da, eta, bertan, beste kide batzuk aurkituko ditu. Kapitain bat dago, ontzia gidatu eta taldearen kontratatzaile bezeroekin harremana ezarri duena. Horrez gain zientzialaria dago, espezie arrotzari buruzko informazioa biltzen duena. Mekanikariak arma eta tresnen mantenua egingo du eta bukatzeko, jokalaria, exoeskeletoaren gidaria izango dena.

Jokalariak eskatzen zaizkion bigarren mailako helburuak lortuz gero, jokalariak diru gehiago jasoko du, hauei kale eginez gero dirua galtzen hasiko da. Jokalariariak lortu nahi dituen bigarren mailako helburuak neurtu beharko ditu hauetako bakiotza lortzeak arrisku handiagoa ekar baitezazke. Espezie kapotarraren espaziontzi bat indargabetzeko bere “burmuina” suntsitu beharko du jokalariak, kasu batzuetan burmuin bat baino gehiago izango ditu. Hau lortutakoan misioa bukatuko da eta jokalaria bere espaziontzira bueltatuko da, hurrengo misioan beste espaziontzi bat erasotzeko.

Jokalariak erabilitako exoeskeletoak “jantzi aintzindariak” (pioneer suits) bezala ezagutzen dira eta hasieran erabili daitekeen bakarrak Gunhead du izena. Espazioan zein espaziontzietan modu lirain batean ibiltzeko jantzi aproposak dira: Babestuta daude, hegaz egiteko gai dira, propultsoreak erabilita bulkada azkarrak egin ditzakete eta arma zein gailu kopuru nabarmen bat garraiatu zein erabiltzeko gaitasuna dute. Hauek ahalik eta hoberen maneiatzea jokalariaren mesederako izango da, arerioen espaziontziak prozeduralki sortzen dira eta ez du hauek buruz ikasteko aukerarik izango.

Jantzi aitzindari batek aldi berean lau arma ezberdin izan ditzake, objektu bat eta bestelako hobekuntzak jaso ditzake. Bideojokoan arma mota anitz daude eta mota bakoitzaren barruan dagoen aberastasuna ere handia da. Adibidez, metrailadore motako hainbat eraso gailu aurkituko ditugu, baita eskopeta arlokoak, lehergailudunak zein energia bidez erasotzen dutenak ere.

Bideojokoaren beste egitura konplexu bat espaziontziena da. Misio bat aukeratu baino lehen, hiru espaziontzi posible aurkeztuko zaizkio jokalariari, helburua beti izango da beraien “burmuina” suntsitzea. Jokoaren “sistema” egitura erabiltzen du (systems): espaziontzi bakoitzak sistema desberdinak dauzka, hauetako bakoitzak zeregin bat dauka eta suntsitzen bada espaziontziaren funtzioren bat indargabetzea lortuko du jokalariak.

Adibidez: “Babes sistema” beste edozein sistema babesteaz arduratzen da, sarritan espaziontziaren “burmuin sistema” babestuko du eta hori dela eta, askotan “babes sistema” suntsitu beharko du jokalariak ontziaren “burmuina” suntsitu ahal izateko. “Alarma sistemak” sentsore piloa dauzka eta hauetako batek jokalaria antzematen badu alarma piztuko du, hainbat arerio txiki erakarriz eta inguruko ateak atoan itxiz. “Konponketa sistema” jokalariak beste edozein sistema suntsitzen duenean aktibatzen da, hirurogei segundo baino lehen apurtzen ez bada, jatorriz hautsitako sistema konponduko du. “Lekualdatze sistemak” sistemen kokapenak aldatzen ditu hirurogei segunduro.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalaria eta bere taldearen espaziontzia itxura iluneko bezero ahaltsu batek kontratatu du, bere izenean jantzi ilunak erabiltzen dituzten langileak komunikatuko dira eskifaiarekin. Misio bakoitzean mezu desberdinak helaraziko dizkiete langile hauek jokalari eta bere taldekideei, lortutako helburuen arabera. Bezeroak eta bere langileek nahi dutena hurrengoa da: oso urrutitik datorren zibilizazio baten espaziontziak aurkitu dituztela eta hauek indargabetu zein arpilatu nahi dituztela. Zibilizazio exogeno hau zati mekaniko zein organikoak batzen dituzten izakiz osaturik baitago. Zibilizazio honetako espaziontziek beraiek ere, zati organikoak erakusten dituzte, burmuina bezalako organoak dituztela azaleraziz. Cryptark bideojokoan gertatzen zen bezala bezeroak abordatuko ditugun espaziontzietan aurkitutako “xenoteknologia” bere interes pribatuak babesteko du.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gamerauntsia. «GUNHEAD» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  2. «** Alientrap - Home - An international group of game developers **» www.alientrap.ca (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  3. «Gunhead» store.playstation.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. (Ingelesez) «Save 50% on GUNHEAD on Steam» store.steampowered.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  5. (Ingelesez) «GUNHEAD» GOG.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  6. (Ingelesez) «Roguelike first-person shooter GUNHEAD launches November 8 for PS5, PC» Gematsu 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  7. (Ingelesez) published, Samuel Horti. (2017-11-19). «Mech shooter Cryptark is getting an FPS sequel called Gunhead, and it looks promising» PC Gamer (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]