Gurenera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurenera
Datu orokorrak
Hiztunak715.000[1]
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Congo (en) Itzuli
Gur (en) Itzuli
Oti–Volta (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3gur
Ethnologuegur
Glottologfare1241
IETFgur

Gurenɛ hizkuntza, gurenera, (frafra edo farefari hizkuntzetako bat) Ghanako iparraldeko gurene herriaren hizkuntza da, bereziki Ghanako Goi Ekialdekoa eta Burkina Fasoko hegoaldekoa. Fafra hizkuntzen dialekto nagusitzat ere jo izan da. Ghanako hizkuntza nazionala da, eta lotura estua du Dagbanirekin eta Ghanako iparraldeko beste hizkuntza batzuekin, eta Mossi hizkuntzarekin ere badu zerikusia, Mooré izenez ere ezaguna, Burkina Fasoko hizkuntza nazionalarekin. Ghanako hizkuntzen artean Dagbani hizkuntza da hiztun gehien dauzkana.

Frafra hizkuntzak, gurene hizkuntzak hiru dialekto nagusi ditu: gurenɛ (aldaera batzuekin ere idazten dena gurunɛ, gudenne, gurenne, gudeni, zuadeni); nankani (naane, nankanse, ninkare aldaerekin ere idatzia) eta boone dialektoa. Nabit eta Talni hizkuntzak frafraren dialektoak direla idatzi da inoiz baina hizkuntzalariek kontrakoa uste dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ez dira zenbatu behar30.000 Nabit eta 100.000 bat Talni, hizkuntza honetakoak ez baitira
  2. ISO change request

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) M.E. Kropp Dakubu, S. Awinkene Antintono, and E. Avea Nsoh, A Gurenɛ–English Dictionary and accompanying English–Gurenɛ Glossary
  • (Ingelesez) Ninkare Frafra Dictionary
  • (Ingelesez) Bodomo, Adams, Hasiyatu Abubakari & Samuel Alhassan Issah (2020): Handbook of the Mabia Languages of West Africa. Glienicke: Galda Verlag

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]