Guria ostatuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Guria ostatuan
Ruper Ordorika taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2016
GrabazioaBedford Studio (Broklyn) eta Elkar Estudioa (Donostia).
EkoizpenaElkarlanean

Guria ostatuan, Ruper Ordorikaren hamabostgarren diska da, 2016an argira ateratakoa. Azalaren diseinua Carmelo Ortiz de Elgearen margolana baten moldaketa da. 2017ko azaroaren 29an Euskal Herriko Musikaren Bulegoaren saria jaso zuen. Musika beltzaren zenbait elementu erakusten ditu. Estudioan Live formula erabiliz grabatu zen, hau da, zuzenean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoa Ruper Ordorikaren ohiko elementuak erakusten ditu: musika lehuna, kantak musika tresnekin oso lagundua. Guria Ostatua Oñatin benetan esistitu zen baina diskoan elementu sinboliko gisa agertzen da: Guria elkarrekin egoteko espazio babestua da, zatatatik hurrun dagoena. Diskoan entzuten den bateria Van Morrisonen Astral weeks disko mitikoan erabiliz zen.[1]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanta gehienak Ruper Ordorikarenak dira:

  • Ireki atea
  • Kontserba fabrikaren aurrean. Letra: Joseba Sarrionandia.
  • Atzo, gaur edo bihar
  • Hamar negu
  • Mare Nostrum. Letra: Eva Linazasoro.
  • Mirariaren zain.
  • Aingeru Guardakoa
  • Munduko ostatuetan. Letra: Gary Snyderren poema baten bertsioa: "Dillingham, Alaska, The Willow Tree Bar".[2]
  • Ezetz esatea
  • Ahots urrunak
  • Zatoz

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ‘Guria ostatuan’, el refugio de Ruper Ordorika. noticiasdegipuzkoa.com. 2016/11/16.
  2. Poema honen euskarazko bertsioa gaztelaniaz Nacho Fernández Rocafortek egin zuen moldaketaz oinarritu da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]