Azaroaren 29
Azaroaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita hamairugarren eguna da, 334.a bisurteetan. 32 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1978 - ETAk Alejandro Hernandez Cuesta zibila hil zuen Irunen.
- 2006 - Euskal Autonomi Erkidegoko lehen hezkuntzako irakasleek greba egin zuten.
- 2009 - Goardia zibil batek bere burua zauritu zuen, Leitzako koartelaren aurka egindako erasoa asmatuz.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1878 - Espainiar Ejerzitoa eratzeko baimena ematen duen legea onartu zen.
- 1944 - Albania Alemaniarren okupaziotik askatu zen eta komunismoa ezarri zuen.
- 1945 - Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren sorrera.
- 1982 - SESBk, Afganistan okupatu zuen.
- 1984 - Yasser Arafat berriro hautatu zuten PAE zuzentzeko.
- 2006 - Benedikto XVI.ak Turkiarako bidaia hasi zuen, mehatxu eta kritika askoren artean, hilabete batzuk lehenago islameko buruzagiak irain moduan hartu zuten hitzaldiaren ondoren.
- 2008 - Ehunka hildako izan ziren Nigeriako Jos hirian kristauen eta musulmanen arteko liskarren ondorioz.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980 - Egun honetatik abenduaren 7rarte Oñatin hasi eta Bilbon amaitu zen Korrikaren lehenbiziko ekitaldiari hasiera eman zitzaion.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1898 - Gigantes y cabezudos (euskaraz: Erraldoiak eta buruhandiak), Manuel Fernández Caballeroren musika eta Miguel Echegarayren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 1973 - Catholics ("Katolikoak") filma estreinatu zen, Jack Goldek zuzendu eta Martin Sheen, Trevor Howard, Raf Vallone eta Cyril Cusack aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 - Memoirs of a Geisha ("Geisha Baten Oroimenak") filmaren estreinaldia Tokio hirian, Rob Marshallek zuzendu eta Zhang Ziyi, Ken Watanabe, Gong Li eta Michelle Yeoh aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1877 - Thomas Edisonek, berak asmatutako fonografoa nola zebilen erakutsi zuen lehen aldiz.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - Athleticek Jose Manuel Esnal "Mane" entrenatzailearen fitxaketa ofiziala egin zuen Felix Sarriugarte entrenatzailea ordezka zezan.
- 2015eko Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako finala: Urrutikoetxeak Martinez de Irujori 22-20 irabazi zion, 12 tanto jarraian egin eta partiduari modu ikusgarrian buelta eman ostean.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1899 - Joan Gamperrek eta futbolista talde batek FC Barcelona sortu zuten.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1767 - Joan Inazio Iztueta, gipuzkoar idazlea (h. 1845).
- 1832 - Joaquín Jamar, nafar ekonomialari, enpresaburu eta politikaria (h. 1887).
- 1853 - Francisca Sarasate, nafar idazlea, Coruñan (h. 1922).
- 1897 - Pedro Vallana, euskal herritar futbolari, entrenatzaile eta arbitroa (h. 1980).
- 1903 - Pilar Prieto Rubio, 111 urte eta 59 egun bizi izandako Euskal Herritarra (h. 2015).
- 1904 - Eloy Erentxun, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- 1907 - Andres Irujo, nafar politikari abertzalea (h. 1993).
- 1920 -
- Jesús Larralde, nafar farmakologoa (h. 2018).
- Pio Lindegaard, Zornotzako daniarra, Danimarkako kontsula Bilbon eta jazz musikan aditua (h. 1999).
- 1922 - Rafael Olaetxea, nafar apaiz katoliko eta historialaria (h. 1993).
- 1930 - Serafin Areta, Areta I, nafar futbolaria (h. 1997).
- 1940 -
- José Antonio González Salazar, arabar etnografoa eta apaiza.
- Jesus Isasi, euskal txirrindularia, Luancon (h. 2005).
- 1944 - Javier Hormaza, bizkaitar futbolari ohia.
- 1947 - Cecilio Ugarte, arabar gimnasta ohia.
- 1965 - Miren Irigoien Aizarna, gipuzkoar euskaltzale eragilea.
- 1974 - Esther López, gipuzkoar boleibol jokalaria.
- 1979 - Vanessa Rodríguez, bizkaitar futbolaria.
- 1982 -
- Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Paula Oribe, arabar gimnasta erritmiko ohia.
- 1994 - Amaia Elizagoien, nafar bertsolaria, idazlea eta ipuin-kontalaria.
- 1995 - Uxue Ansorregi, gipuzkoar herri-kirolaria.
- 1996 - Leire Baños, gipuzkoar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1206 - Béla IV.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea eta Estiriako dukea (h. 1270).
- 1627 - John Ray, britainiar naturista (h. 1705).
- 1725 - Nicolas Guibal, Würtemberg dukerriko frantziar gorteko margolaria (h. 1784).
- 1766 - Maine de Biran, frantziar filosofoa (h. 1824).
- 1781 - Andrés Bello, venezuelar humanista, diplomatikoa, poeta, legegilea, filosofoa, hezitzailea eta filologoa (h. 1865).
- 1797 - Gaetano Donizetti, italiar musikagilea (h.1848).
- 1803 -
- Christian Andreas Doppler, austriar fisikari eta matematikaria (h. 1853).
- Gottfried Semper, alemaniar arkitektoa (h. 1879).
- 1805 - Friedrich Kasiski, prusiar ofiziala, kriptografoa eta arkeologoa (h. 1881).
- 1823 - Manuel Duran, kataluniar politikari eta legegizona (h. 1907).
- 1825 - Jean Martin Charcot, frantziar neurologoa (h. 1893).
- 1832 - Louisa May Alcott, estatubatuar eleberrigile, ipuin idazle eta poeta (h. 1888).
- 1835 - Cixi, Txinako enperatriz erregeordea edo enperatriz alarguna (h. 1908).
- 1838 - Æneas Mackay, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1909).
- 1843 - Gertrude Jekyll, ingeles lorezain, taxonomo, paisaia arkitekto, artista eta idazlea (h. 1932).
- 1849 - John Ambrose Fleming, ingeles fisikaria.
- 1856 - Theobald von Bethmann-Hollweg, Alemaniako kantzilerra (h. 1921).
- 1862 - Gustav von Kahr, bavariar politikaria (h. 1934).
- 1865 - Teresa Mañé, espainiar irakasle, editore eta idazlea (h. 1939).
- 1870 - Enric Prat de la Riba, kataluniar politikari eta abokatua (h. 1917).
- 1874 - António Egas Moniz, portugaldar neurologo, politikari eta diplomazialaria, 1949ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1955).
- 1879 - Mateu Morral, kataluniar anarkista, Alfontso XIIIaren eta Viktoria Eugenia Battenbergekoaren aurkako atentatuagatik ezaguna (h. 1906).
- 1881 - Hermann Ehrhardt, alemaniar militarra (h. 1971).
- 1890 - Maurice Genevoix, frantziar idazlea (h. 1980).
- 1891 - Julius Raab, Austriako kantzilerra (h. 1964).
- 1893 - María Y. Orosa, filipinar mediku eta farmazia ikertzailea, elikagaien teknologian espezializatua (h. 1945).
- 1895 - William Tubman, Liberiako 19. presidentea (h. 1971).
- 1898 - C. S. Lewis, irlandar idazlea (h. 1963).
- 1899 - Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (h. 2017).
- 1902 -
- Carlo Levi, XX. mendeko idazle eta margolari italiarrik garrantzitsuenetako bat (h. 1975).
- Georges Poulet, belgikar idazlea (h. 1991).
- 1905 - Marcel Lefebvre, frantziar elizgizona (h. 1991).
- 1906 -
- Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (h. 1978).
- Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (h. 1991).
- 1910 - Máirtín O'Díreáin, irlanderazko idazle eta olerkaria (h. 1987).
- 1913 - Georges Spénale, frantziar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (h. 1983).
- 1914 - Taisen Deshimaru, japoniar Sōtō Zen maisu budista (h. 1982).
- 1915 - Eugene Polley, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, telebistarako urrutiko agintea asmatzeagatik ospetsua (h. 2012).
- 1925 -
- Ernst Happel, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 1992).
- Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (h. 2019).
- 1926 -
- Beji Caid Essebsi, Tunisiako presidentea (h. 2019).
- Dilhan Eryurt, turkiar astrofisikari, astronomo eta ikerlari zientifikoa (h. 2012).
- 1932 -
- Jacques Chirac, Frantziako presidentea (h. 2019).
- Fernando Guillén, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2013).
- Antoine Tisné, frantziar musikagilea (h. 1998).
- 1933 -
- John Mayall, ingeles blues eta pop rock abeslari, instrumentista eta musikagilea.
- James Rosenquist, estatubatuar margolaria (h. 2017).
- 1934 - Nicéphore Soglo, Beningo presidentea.
- 1939 - Concha Velasco, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1940 -
- Seán Cannon, irlandar musikaria, The Dubliners taldeko kidea.
- Denny Doherty, kanadar musikari, abeslari eta aktorea, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2007).
- 1942 - Manuel Saturnino da Costa, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
- 1945 - Martha Cerda, mexikar idazlea.
- 1946 -
- Eamonn Campbell, irlandar gitarrajole eta abeslaria, The Dubliners taldeko kidea (h. 2017).
- Silvio Rodríguez, kubatar kantautore, gitarra-jotzaile eta olerkaria.
- 1947 -
- Petra Kelly, alemaniar feminista, bakezale eta aktibista (h. 1992).
- George Kobayashi, japoniar futbolari ohia.
- 1949 -
- Bigote Arrocet, argentinar jatorriko txiletar umorista eta aktorea.
- Philippe Meirieu, frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologista, pedagogia diferentziatua garatzeagatik ezaguna.
- Garry Shandling, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2016).
- 1954 - Joel Coen (Coen anaiak), estatubatuar zinemagilea.
- 1957 - Tetsuo Sugamata, japoniar futbolari ohia.
- 1958 - John Mahama, Ghanako presidente ohia.
- 1959 - Richard Borcherds, ingeles matematikaria.
- 1961 - Tom Sizemore, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1967 - Farian Sabahi, italo-iraniar historialaria, idazlea eta irakaslea.
- 1971 -
- Geena Lee Nolin, estatubatuar aktorea.
- Laura Seco, espainiar politikaria.
- 1973 - Ryan Giggs, galestar futbolari ohia.
- 1974 -
- Cyril Dessel, frantziar txirrindulari ohia.
- Risto Mejide, kataluniar telebista aurkezle, publizista eta idazlea.
- 1975 - Fallon Fox, estatubatuar emakumezko askotariko borroka-arteetako (MMA) borrokalari transgeneroa.
- 1976 -
- Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (h. 2020).
- Anna Faris, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Inés Santé Riveira, galiziar irakasle, asmatzaile eta ikertzailea.
- 1977 -
- Andy Panko, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Maria Petrova, errusiar irristalaria.
- 1980 - Chun Jung-myung, hegokorear aktorea.
- 1990 - Harnaam Kaur, britainiar modelo, anti-bullying aktibista, hizlaria eta body positive aktibista.
- 1993 - Mina El Hammani, espainiar aktorea eta modeloa.
- 1996 - Gonçalo Guedes, portugaldar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1314 - Filipe I.a Nafarroakoa, Frantziako erregea, Nafarroako erregea eta Champagneko kondea (j. 1268).
- 1939 - Javier Agirre Iturralde, gipuzkoar arkitektoa (j. 1853).
- 1943 - Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (j. 1884).
- 1947 - Ramon Intzagarai, Elurmendi, euskal idazlea (j. 1878).
- 1961 - Mikel Urreta Etxebeste, gipuzkoar politikari eta euskaltzalea (j. 1881).
- 1976 - Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (j. 1915).
- 1978 - Baltasar Albeniz, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- 1993 - Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria (j. 1967).
- 1998 - Fermín Sanz-Orrio, nafar politikari falangista, Madrilen (j. 1901).
- 2009 - Xole Erbiti, nafar irakasle eta euskara sustatzailea (j. 1942).
- 2014 - Anamari Martinez, Martin Ugalderen bikotekidea (j. 1932).
- 2022 -
- Jakes Abeberri, lapurtar politikari eta abokatua (j. 1930).
- Pilar Iparragirre, gipuzkoar idazlea eta kazetaria (j. 1951).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 561 - Klotario I.a, Merovingiar leinuko frankoen erregea.
- 1268 - Klemente IV.a, Aita santua.
- 1378 - Karlos IV.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1316).
- 1530 - Thomas Wolsey, ingeles elizgizona eta politikaria (j. 1473).
- 1594 - Alonso Ertzilla, espainiar olerkaria (j. 1533).
- 1626 - Ernst von Mansfeld, alemaniar militarra.
- 1632 - Frederiko V.a Palatinatukoa, Palatinatuko printze-hautatzailea eta Bohemiako erregea (j. 1596).
- 1643 -Claudio Monteverdi, italiar musikagilea (j. 1567).
- 1780 - Maria Teresa I.a Austriakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz ezkontidea (j. 1717).
- 1861 - Nikolai Dobroliubov, errusiar iraultzailea, filosofoa eta literatura-kritikaria (j. 1836).
- 1898 - Ángel Ganivet, espainiar idazlea (j. 1865).
- 1901 - Francisco Pi y Margall, Espainiako Lehen Errepublikako presidentea (j. 1824).
- 1904 - Helen Abbott Michael, estatubatuar zientzialaria (j. 1857).
- 1918 - Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa, Brasilgo printzea (j. 1881).
- 1924 - Giacomo Puccini, italiar musikagilea (j. 1858).
- 1939 - Philipp Scheidemann, Alemaniako kantzilerra (j. 1865).
- 1963 - Ernesto Lecuona, kubatar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1896).
- 1970 - Nina Ricci, italiar jatorriko frantziar jostuna (j. 1883).
- 1973 - José Bedia, Santandertar traineru patroia, historiako handienetakoa (j. 1890).
- 1974 -
- James J. Braddock, estatubatuar boxeolaria (j. 1905).
- Peng Dehuai, txinatar militar eta politikaria (j. 1898).
- 1975 - Graham Hill, ingeles auto pilotua, Hiruko Koroa irabazi duen pilotu bakarra (j. 1929).
- 1981 - Natalie Wood, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- 1986 - Cary Grant, ingeles-estatubatuar aktorea (j. 1904).
- 1991 -
- Ralph Bellamy, estatubatuar antzezlea (j. 1904).
- Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1906).
- 1992 - Jean Dieudonné, frantziar matematikaria, Bourbaki taldearen sortzaileetariko bat (j. 1906).
- 1996 - Dan Flavin, estatubatuar artista minimalista (. 1933).
- 1998 - Živojin Pavlović, serbiar zinemagile eta idazlea (j. 1933).
- 1999 - Andrée Grandjean, belgikar abokatu eta erresistentea, Euskal Herrian bizi izandakoa (j. 1910).
- 2001 -
- George Harrison, ingeles musikaria, The Beatles taldeko gitarrajolea (j. 1943).
- Awang Usman, malaysiar idazle eta poeta (j. 1929).
- 2002 - Saburo Ienaga, japoniar historialaria (j.1913).
- 2004 - Ugo Ferrante, italiar futbolaria (j. 1945).
- 2008 - Jørn Utzon, daniar arkitektoa (j. 1918).
- 2010 -
- Bella Akhmadulina, sobietar eta errusiar olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktorea (j. 1937).
- Mario Monicelli, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1915).
- 2014 - Rocío Orsi, espainiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta itzultzailea (j. 1976).
- 2016 - Luis Alberto Monge, Costa Ricako presidentea (j. 1925).
- 2017 - Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1945).
- 2019 - Yasuhiro Nakasone, Japoniako lehen ministroa (j. 1918).
- 2021 -
- Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- Arlene Dahl, estatubatuar aktorea (j. 1925).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Saturdi, Zernin, Satordi, Goiztiri, Goizargi eta Eguantza.
- Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |