Guriezoko gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea


Guriezoko gazta Kantabria eta Bizkaia inguruan burutzen den gazta, zehatzago Guriezo osatzen duten herri txikietan eta Enkarterriak Karrantzako bailarako herrietan. Karrantza-gurienzana ardi arrazaren esne gordinarekin burutzen den gazta. Gazta samurra edo ondutakoa aurki genezake. Gazta zilindrikoa dugu, eta alboak borobilduak ditu.

Ezagugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azal gogor eta horixka du, lizunik gabea freskoetan eta lizun pittin batekin ondutakoetan. Ore konpaktua, begi oso txikietan eta kolore zurixka samurretan eta horixka ondutakoetan. Samurretan ore leunagoa, ondutakoak lehorragoak eta puskatzeko errazagoa. Ardi gazta zaporetsu eta usaintsua da, azido puntuarekin, normalean bere horretan jateko

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]