Gutxiagotasun-konplexu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gutxiagotasun-konplexu
Deskribapena
Motanorberarenganako gorrotoa
Identifikatzaileak

Psikologia eta psikoanalisiaren eremuan, gutxiagotasun-konplexua edo gutxiagotasunezko konplexua[1] gutxiegitasun eta segurtasunik ezaren sentimendu pertsonala da, erabat edo partzialki inkontzientea, benetakoa edo irudimenezkoa izan daitekeen urritasun fisiko edo psikologiko batetik eratorria, sarritan norbanakoa beste batzuk baino modu kaskarragoan edo balio txikiagoan sentitzen delako ustea sortuz.[2][3][4]

Eskuarki, bere gogamenean beste batekin alderatzean sortutako isla mentala izaten da, halako moldez non behatu eta bere buruarekin alderatzen baitu oharkabean, non Niaren irudi distortsionatuaren bidez proiektatzen baita, gizabanakoak bizitzan zehar lortu dituen ideia iradokitzaileekin alderatua izatean. Ideia iradokitzaile horien ondorioz, gizabanakoak benetan dituenak baino gaitasun gutxiago ditu, eta gizabanakoaren arabera eta idealak zein diren kontuan hartuta, bere frustrazioa bere aurrerapenaren kontrapisu bihurtzen da. Pertsona gehienek gaur egungo munduak sustatzen dituen auto-gainditze ideologien propaganda izugarria jasaten dute, eta kontzentraziorik handiena gazteria da, sinetsaraziz ideologia horietako askok enpresa erraldoiei ekiteko konpromisoa hartzen dutela, beren gaitasunak frogatzeko eta sistemak eskatzen duen mailan daudela erakusteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2005]
  2. (Ingelesez) Inferiority complex | psychology. in: Encyclopedia Britannica..
  3. (Ingelesez) APA Dictionary of Psychology. .
  4. (Gaztelaniaz) «¿Sabes que es el complejo de inferioridad?» Optimistas 2013-07-13.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.