Hélène Vignal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hélène Vignal

Bizitza
JaiotzaParis, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Frantzia
Jarduerak
Jarduerakhaur literatura idazlea
KidetzaLa Charte des Auteurs et Illustrateurs de Jeunesse (en) Itzuli

Hélène Vignal (Paris, 1968) gazte literatura idazten duen idazle frantses bat da. Gazte eta helduentzako idazketa eta literatura tailerrak eskaintzen ditu. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hélène Vignal Île-de-Francen hazi zen, arteen eta kulturaren munduan murgildutako familia batean. Literatura modernoak ikasi ondoren, animazioko unibertsitate-diploma lortu zuen Université Paris-Descartes unibertsitatean, eta geroago garapen lokalari buruzko espezializazio-diploma lortu zuen.

Hélène Vignalek 2005ean abiatu zuen bere idazle jarduna, Le Grand Concours izenburuko liburuarekin. Sylvie Gracia editorearen konplizitatearekin, gazte literaturak gai guztiak jorratu ditzakeelako ideia defendatzen du, baita pertsona batzuen iritziz gazteentzat egokiak ez diren gaiak ere. Horrela, 2007an argitaratu zuen Gros dodo, koma egoeran dagoen pertsona bati buruzko liburua.

Geroago, 2019an, Si l'on me tend l'oreille argitaratu zuen, ipuina eta poetikotasuna nahasten dituen kontakizuna.

Queen Kong eleberria argitaratu zuen 2021ean , bere sexualitatea libreki bizi nahi duen neska batek jasaten duen jazarpenari buruz hitz egiten duena. Miren Agur Meabek itzuli eta Elkar argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz 2023an.[2] Liburu honekin, Le roman «Pépite d'or» deritzan saria irabazi zuen 2021ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Éditions du Rouergue. Hélène Vignal. ..
  2. Hélène Vignal. Queen Kong. Elkar, 2023.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]