Miren Agur Meabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Agur Meabe

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Agur Meabe
JaiotzaLekeitio1962ko urriaren 7a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta eta irakaslea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
haur literatura
gazte literatura

Literaturaren Zubitegia: 189

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. Derioko Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzietan espezializaturik, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen ondoren. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle, eta 1990 urteaz geroztik Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen zuzendaritzako eta kudeaketako lanetan ere aritu zen.[1] Egun, literatura-sorkuntzan, itzulpengintzan eta idazkuntzari lotutako jardueretan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza eta eleberria, adibidez.

2006. urtetik euskaltzain urgazlea da.[2]

2021ean, Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso zuen Nola gorde errautsak kolkoan lanagatik; euskarazko liburu batek sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen.[3]

2022ko otsailaren 25ean euskaltzain oso izendatu zuen Euskaltzaindiak, Donostian egin zuen osoko bilkuran; Xabier Kintana euskaltzain emerituaren tokirako. Gehiengoa eskuratu du bozketan.[4]

2023ko uztailaren 8an Meaberen bizitza aldatu zuen Kristalezko begi bat liburua irakurri zuten 200 lagunek Bilboko Arriaga Antzokian Klasikoen Irakurketa Jarraian. Azken 16 urteetan, besteak beste, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarka, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Atxagaren Obabakoak irakurri dira. Laugarren emakume idazlea izango da, aurretik Arantxa Urretabizkaia, Itxaro Borda eta Mariasun Landaren lanak irakurri baitziren.[5]

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen lana, ipuingintzaren barnean kokatua, 1986an eman zuen argitara, Uneka... Gaba. Bertan, sinbolismoaren zantzuak eta ondoren, postmodernitateak eratuko duen ideia nagusia ageri dira: uneak bakarrik bizi ditugula eta uneak bizi gaituela. Ideia nagusi horri bidea emateko, Miren Agur Meabek hizkera lirikotik oso hurbil dagoen idazkera erabili zuen, nitasunari eta uneei nagusitasuna emanda.[6]

Ondoren, poesian murgildu zen, eta Lasarte-Oriako Udalaren Saria irabazi zuen (1991),[7] Oi hondarrezko emakaitz lanarekin. Peneloperen mitoaren inguruko poema bilduma da, Idatz & Mintz Labayru ikastegiko aldizkariak argitaratua (1999), nahiz eta liburuko testu batzuk Miren Agur Meaberen poema libururik ezagunenean, Azalaren kodea (2000) delakoan, agertu. Lan horretan, bere poetikak adierazten duenez, gorputzean oinarrituriko hizkera berria aurkeztu zuen. Liburuaren sailen izenburuek ere adierazten dute gorputzaren inguruan egindako idazkera desberdinak: Oharrak, Orbainak, Tatuajeak eta Kontrazeinuak. Egileak zehaztasunaren, laburtasunaren eta zuzentasunaren aldeko estiloan dabilela erakusten du.[6]

Hizkera berri horrek, emakumearen gorpuzkerari loturik agertzen delarik, zerikusia du keinuz osaturiko komunikazio nahiarekin, nahiz eta hitzez eman. Egilearen bizitza da bere poemen abiapuntua. Testuetako batzuk, gaztelaniara, katalanera, ingelesera, etab. itzuli dira.

Bere hirugarren poema liburuan, Bitsa eskuetan (2010), bere konstante poetikoak azaleratzen dira: identitatearen bilaketa, eguneroko testuinguruaren erreferentziak, emakume subjektuaren kontzientzia, desiraren esplizitazioa, eta abar.

Kritikaren Saria jaso zuen 2001 eta 2011n aipaturiko bi liburuengatik.

Haur eta Gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literaturan ere jardun du Miren Agur Meabek. Arlo horretakoak dira: Bisita (2001), Joanes eta Bioletaren bihotza (2002), Etxe bitan bizi naiz (2003), Nola zuzendu andereño gaizto bat (2003), Amal (2003), Supositorioak otsoarentzat (2006) eta Izar bat zopan (2008). Ikusten denez, 2000tik aurrera egin du egileak bidea. Liburu horietako batzuen katalanezko, gaztelaniazko eta galizierazko bertsioak ere aurkitzen dira.

Hala ere, Gazte Literaturan izan du oihartzunik zabalena. Hainbat lan argitaratu ditu eta horietatik hiruk irabazi dute Euskadi Saria. Hirurak itzuli dituzte gaztelaniara.[6]

Itsaslabarreko etxea (2001) nobelak, abentura, amodioa eta izua konbinatzen ditu.[6] Urtebete itsasargian (2006) liburuan gerra zibila da gaia, mutiko baten ikuspuntutik kontatua. Lan horrek, eguneroko bizitzaren pasarteei eta mutikoaren sentiberatasunari ematen die garrantzia. Gai berari buruz Joseba Sarrionandiak idatzitako lana gogora ekar dezakeen arren, Sarrionandiak idatzitakoarekin alderatuz, Miren Agur Meaberen lanak arreta handiagoa jartzen die eguneroko gorabeherei eta gaztearen barne-munduari, hala nola maitasunaren ezagutzari.[6]

Zer da, ba, maitasuna? (2008) liburuan, kontakizuna eta poesia uztartuz, gai intimistak eta sozialak jorratu zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Miren Agur Meaberen lanak»

Oso luzea eta oparoa da Miren Agur Meabe idazlearen liburuen zerrenda. Poesia, Haur eta Gazte Literatura, narrazioa... denetarik idatzi du.

Haur eta Gazte Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Agur Meabe "Itzulerak" liburua aurkezten Durangoko Hitz liburu dendan, 2023

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurgai mailakatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tangoa noizean behin (2012, Arian Irakurgaiak, Elkar).
  • Zisnea eta uhartea (2013, Arian Irakurgaiak, Elkar).
  • Titare bete zorion (2014, Arian Irakurgaiak, Elkar).
  • Tximeletak (2016, Arian Irakurgaiak, Elkar).
  • Kresalaren Taberna (2017, Arian Irakurgaiak, Elkar).

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Miren Agur Meaberen lanak»

Euskarara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoña Ibarrolaren Ausarten kluba (El club de los valientes) (2012, Elkar).
  • Begoña Ibarrolaren Ehunzango dantzaria (El ciempiés bailarín) (2012, Elkar).
  • Begoña Ibarrolaren Adarbakar urdina (El unicornio azul) (2015, Elkar).
  • Scholastique Mukasongaren La femme aux pieds nus (Emakume oinutsa) (2017, AEK)[14].
  • Alizia eta antzara jokoa, Alicia et le jeu de l’oie (Lola Moral eta Sergio García) (2017), Vitoria-Gasteiz Saria, Haur Literaturaren kategorian.[15]

Gaztelaniara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta Merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Miren Agur Meabe Plaza» Idazleak.eus (Euskal Idazleen Elkartearen webgunea).
  2. a b «Euskaltzain urgazleak - M» Euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-04-05).
  3. a b Astiz, Iñigo. «Miren Agur Meabek Espainiako Poesia Saria jaso du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  4. a b Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-07). «Miren Agur Meabe euskaltzain oso izendatu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  5. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (2023-06-06). ««Hay libros que cambian las coordenadas de nuestras vidas», dice Miren Agur Meabe» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. a b c d e Kortazar, Jon. «Meabe, Miren Agur» Euskal Literaturaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2017-03-31).
  7. Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-379..
  8. «Haizeak ekarri eta eramandakoak» Berria 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  9. «Azalaren kodea» Susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  10. «Bitsa eskuetan» Susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2017-03-10).
  11. Lizarralde, Mikel. «Zortzi begirada poetiko» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
  12. Astiz, Iñigo. «Bizitzaren aldeko ariketa kontzientea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  13. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Letraz jositako triptikoa itxi du Meabek, hirugarren ohola emanda» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  14. «Afrikatik euskaraz datorren literatura» Literafrics 2018-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).
  15. a b «Miren Agur Meabek eta Aitor Aranak irabazi dituzte itzulpen onenen “Vitoria-Gasteiz” sariak» Alea 2017-10-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).
  16. https://web.archive.org/web/20160410215344/http://111akademia.com/111-saria.html
  17. Erredakzioa. «Miren Agur Meabek irabazi du Mikel Zarate saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  18. «Miren Agur Meabe Lekeitioko ohorezko herritar eta alaba kutun izendatu du udalak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubeldia, Iñaki: Miren Agur Meabe emakume-ahots indartsua euskal literaturan. - Egan, 2004-3/4, 143-162.
  • La intimidad, esa bomba. Itxaro Borda[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Miren Agur Meabe
  1. «La intimidad, esa bomba» 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada, ISSN-e 2013-3294,9. zkia, 2013, 42-55 orr..