Hősök tere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hősök tere
Heroes Square Budapest 2010 01.jpg
Hősök tere plaza eta Milurtekoaren monumentua.
Kokapena
Herrialdea Hungaria
Planning and statistical region of HungaryErdialdeko Hungaria
Hiria Budapest
District in BudapestZugló
Helbidea Andrássy etorbidea eta Városliget parkearen artean
Koordenatuak 47° 30′ 55″ N, 19° 04′ 41″ E / 47.51528°N,19.07806°E / 47.51528; 19.07806Koordenatuak: 47° 30′ 55″ N, 19° 04′ 41″ E / 47.51528°N,19.07806°E / 47.51528; 19.07806
Historia eta erabilera
Irekiera1896
Arkitektura

Hősök tere (euskaraz Heroien plaza) Hungariako Budapest hiriburuan dagoen plaza bat da. Hiri honetako plaza edo enparantza handienetakoa da, bertan hiriko ikurretako bat den Zazpi Magiar Buruzagien eta beste hainbat buruzagi nazionalen omenezko estatua dago (Milurtekoaren monumentua delakoa), tartean baita Soldadu Ezezagunaren Hilobia ere. Plaza Andrássy etorbidearen amaieran dago, Városliget parkearen alboan.

Plaza honetan Arte Ederretako Museoa eta Műcsarnok arte-aretoa daude. Plaza 1896-1900 artean eraiki zen eta herrialde honetako historia garaikidean garrantzizko papera jokatu zuen, 1989an plaza honetan 1958an exekutatutako Imre Nagy hungariar politikariaren gorpua hilobiratzea burutu zen, ekitaldi horretara 250.000 lagun bertaratu zirelarik.

Budapesteko metroaren M1 linearen bidez bertatatu daiteke.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hősök tere