Imre Nagy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Imre Nagy
Imre Nagy

Coa Hungary Country History (1949-1956).svg
Hungariako Herri Errepublikako Ministro Kontseiluaren presidentea
1953ko uztailak 4 – 1955eko apirilak 18
Aurrekoa Mátyás Rákosi
Ondorengoa András Hegedűs
1956ko urriak 24 – 1956ko azaroak 4
Aurrekoa András Hegedűs
Ondorengoa János Kádár

Jaiotza 1896ko ekainaren 7a
Kaposvár, Austria-Hungaria
Heriotza 1958ko ekainaren 16a
Budapest, Hungariako Herri Errepublika
Ezkontidea(k) Mária Égető

Imre Nagy (Kaposvár, 1896ko ekainaren 7a - Budapest, 1958ko ekainaren 16a) Hungariako politikaria izan zen. 1953-1955 bitartean eta 1956ko Hungariako Iraultzaren ondoan Hungariako lehen ministroa izan zen. 1956ko azaroan, sobietar tropek kargutik kendu zuten. Bi urte geroago epaitu eta hil zuten. Hungariako heroi nazionaltzat hartzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz nekazaria zen, kalbinista, lurjabe handien eta katolikoen aurkakoa. Béla Kunen gobernu iraultzailean parte hartu izanagatik preso egon zen, 1927tik 1930era. Ondoren Sobietar Batasunean 14 urte (1930-1944) eman zituen. Hungariako Alderdi Komunistan sartu eta nekazaritzako aholkularia izan zen. Bigarren Mundu Gerra bukatzean Hungariara itzuli zen eta 1944an eta 1945ean Nekazaritza ministroa izan zen. Bitarte horretan egin zen nekazaritza erreforma. Hurrengo urtean Barne Arazoetako ministroa izan zen.

Lurjabe txikiei zeukatena uztearen alde agertu zen 1946an, erabateko kolektibizazioaren aurka 1947an, eta László Rajk gobernutik botatzearen kontra 1948an. Aginpidetik kanpora eta alderdian baztertua egon ondoren, 1953an, Georgi Malenkovek hala eskatuta, Lehen Ministro egin zuten. 1956an, Malenkov Sobietar Batasuneko gobernutik kendu zutenean, inolako kargurik gabe utzi zuten Rakosik eta Gerők. 1956an bertan, Budapesteko matxinadaren ondoren, gobernuko buru egin zuten berriro, baina Sobietar Batasuneko gudarosteak sartu ziren Hungarian eta atzerrira alde egin zuen, aurrena Jugoslaviara eta gero Errumaniara. Handik ekarri, saldukeriaz akusaturik epaitu eta hil zuten 1958an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Imre Nagy Aldatu lotura Wikidatan