Herriko Alderdi Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
HAS» orritik birbideratua)

Herriko Alderdi Sozialista (HAS) Ipar Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen. 1974ko martxoan Baionan sortu zen. Enbata alderdiaren ilegalizazioaren ondorioz sortu zen Enbatakoak izan ziren partaide askorekin. Euskal Herriaren independentzia, sozialismoa eta Euskal Herri Euskalduna zituen hiru helburu nagusi moduan.

1975eko azaroan, ideologia berdina zuen eta Hegoaldekoa zen EAS (Eusko Alderdi Sozialista), alderdiarekin bat egin zuen.

Honen ondorioz, Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS) izen berria hartu eta Euskal Herri osoan finkatu zen; Iparraldeko eta Hegoaldeko taldeak Buru Bateragilearen bitartez zeuden lotuta. Euskal Herri osoko lehenengo alderdi politiko abertzale eta sozialista sortu bihurtu zen alderdi hau.

1975. urteko udan Koordinadora Abertzale Sozialista bultzatu eta sortu zuen EHASek, LAIA eta ETA politiko-militarrarekin batera, eta 1977ko uztailean desegin zen Hego Euskal Herriko EHAS, Eusko Sozialistak taldearekin batera, HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdia osatzeko.

Ipar Euskal Herriko EHAS alderdiak, Battitta Larzabal, Manex Goihenetxe eta Jean-Louis Davant ziren buruzagi nagusiak. 1979. urtera arte jarraitu zuen bere jardunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]