Euskal Herriko Alderdi Sozialista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Euskal Herriko Alderdi Sozialista
EHAS
Sorrera 19751
Desegitea 19772
Ideologia politikoa eusko abertzaletasuna
ezker abertzaletasuna
sozialismoa
1 Eusko Alderdi Sozialista eta Herriko Alderdi Sozialistaren bat egitetik.
2 Ipar Euskal Herrian 1979 edo 1981

Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS) Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen; Hegoaldeko EASek (Eusko Alderdi Sozialista, 1974ko abenduan sortua) eta Iparraldeko HASek (Herriko Alderdi Sozialista, 1974ko martxoan sortua) bat egitetik sortu zena (1975). Euskal Herri osoan finkatu zen; Iparraldeko eta Hegoaldeko taldeak Buru Bateragilearen bitartez zeuden lotuta.

Helburu gisa euskal estatu sozialista, independentea, bateratua eta euskalduna aldarrikatu zuen eta Euskal Herriko bazter guztietara, iparraldera eta hegoaldera, zabaldu zuen bere jarduera. ETA militarraren inguruko kideek eta hurbilekoek osatu zuten alderdiko lehen gune nagusia Hego Euskal Herrian eta Enbatako kide ohi batzuek Ipar Euskal Herrian.

1975. urteko udan Koordinadora Abertzale Sozialista bultzatu eta sortu zuen EHASek, LAIA eta ETA politiko-militarrarekin batera, eta 1977ko uztailean desegin zen Hego Euskal Herriko EHAS, Eusko Sozialistak taldearekin batera, HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdia osatzeko.

Ipar Euskal Herriko EHAS alderdiak, Battitta Larzabal, Manex Goihenetxe eta Jean-Louis Davant ziren buruzagi nagusiak. 1979. urtera arte jarraitu zuen bere jardunean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]