Habeko Mik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Habeko Mik HABE erakundeak sustaturiko komiki aldizkari-bihilabetekaria izan zen, 1982-1991 bitartean argitaraturikoa. 55 ohiko ale argitaratu zituen eta 18 ale berezik osatu zuten bilduma, ohiko aleen osagarri berezi bezala argitaratuak 1994 urte arte. Aurrekari zuzena izan zen HABE Aldizkariak komikiei eskeintzen zizkien lau orrialdeak. Helburuen artean eginkizun pedagogikoa hizkuntzarekiko, euskara ikasleei irakurketa maialakatuak eskeintzea bazen ere, azpimarratzekoa da jatorrizko euskal komikiak bultzatzeko egitasmoa ere bazela, kanpokoak itzultzearen ordez. Horren ondorioz, Euskal Herriko gaiak eta pertsonaiak ugalduko dira komikigintzan, kalitatezko produktuekin batera. Bestalde, hizkuntzarekiko erronka propioak plazaratuko ditu komikien lengoaia (aipatuenak, onomatopeiak, interjekziok, etab) eta hizkuntza menperatzen ez duten egileen kasuan, zenbait komikien balibide komunikatiboak urriagoak direla aipatu da[1]. Izan ere, komiki lan hauen argitalpenak beste hizkuntzetan egiten zena euskaraz ere egin daitekela erakutsi zuen, hizkuntza modernizatzen.[2].

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Manuel Díaz de Guereñu: HABEKO MIK Euskal Komiki ahalegina, Astiberri, ISBN: 978-84-7485-962-1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Manuel Díaz de Guereñu (2004), 46 orr.
  2. Habeko Mik aleak Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko katalogoan aurkezpena [1], kontsulta data 2019ko ekainaren 27a


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.