Habiba Gribi
Habiba Gribi | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Kairuan, 1984ko apirilaren 9a (40 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Tunisia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 50 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 173 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
habibaghribi.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Habiba Ghribi (Kairuán, 1984ko apirilaren 9a) Tunisiako distantzia ertain eta luzeko lasterkaria da, 3.000 metroko oztopo-lasterketan espezializatua.[1] 2012ko Londres olinpikoko txapelduna izan zen eta Daegiko 2011ko munduko txapelduna. Afrikako errekorra ere badu, 2015eko irailaren 11tik, 9:05.36ko markarekin.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko Londresko Udako Olinpiar Jokoetan[2] txapelduna izan zen eta Daegin 2011ko munduko txapelduna.[3] Hasieran, 2. postua lortu zuen bi lehiaketetan, baina Yuliya Zaripova atleta errusiarra (bi probak irabazi zituen) deskalifikatu egin zuen TAS taldeak, 2016ko martxoaren 24an.[4] IAAFk iragarri zuen dominak lehiaketa guztietan banatuko zirela, bere kontrolpean; beraz, Ribghi 2. postutik 1.era pasatu zen.[5] Londres 2012ko domina Tunisiako emakumezkoen lehen domina olinpikoa izan zen.
Zilarrezko domina lortu zuen 2015ean, Pekingo Munduko Txapelketan (2015).[6]
Ghribi Munduko Kross Txapelketan lehiatu zen behin baino gehiagotan, IAAFren bidez, baina arrakasta handiagoa izan zuen pistan, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2006ko Atletismoko Afrikako Txapelketetan, eta brontzezko domina bat 2009ko Mediterraneoko Jokoetan, 1.500 metroan. Tunisia ordezkatu zuen 2008ko Pekingo Udako Olinpiar Jokoetan eta hamahirugarren amaitu zuen emakumeen oztopoen lehen lasterketa olinpikoan. Assahafa egunkari arabiarrak 2009ko kirolari onena izendatu zuen.
Kross-korrikalari gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta Munduko Txapelketetan (IAAFren bidez) parte hartu zuen junior lasterketan, 2000n, hamabost urte zituela, eta 46. postuan amaitu zuen (Tunisiako taldeko bigarren onena).[7]
Markarik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekitaldia | Denbora (m:s) | Lekua | Data |
---|---|---|---|
1.500 metro | 4:06.38 | Zagreb, Kroazia | 2014ko irailaren 2a |
3.000 metro | 8:52.06 | Franconville, Frantzia | 2013ko apirilaren 28a |
5.000 metro | 16:12:9 | Radès, Tunis | 2003ko ekainaren 22a |
3.000 metro, oztopoak eta guzti | 9:0536 | Brusela, Belgika | 2015eko irailaren 11 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Habiba Ghribi» london2012.com.
- ↑ 3000 Metres Steeplechase women The XXX Olympic Games. .
- ↑ 3000 Metres Steeplechase women 13th IAAF World Championships in Athletics. .
- ↑ El TAS despoja al atletismo ruso de diez medallas olímpicas y mundiales. .
- ↑ IAAF statement concerning CAS decisions: six Russian athletes. .
- ↑ 3000 Metres Steeplechase women 15th IAAF World Championships. .
- ↑ Official Team Results - CROSS JUNIOR RACE Women. IAAF. Retrieved on 2010-03-31.