Hagako Konferentziak eta Konbentzioak

Hagako Lehen Konferentzia (1899): biltzarra Huis ten Bosch jauregiaren areto laranjan.

Hagako Bigarren Konferentzia (1907): biltzarra Ridderzaalen.
Hagako Konferentziak eta Konbentzioak, 1899an eta 1907an Hagako hirian egon ziren bi konferentzia izan ziren.
Lehenak, (1899ko maiatza-uztaila) Nikolas II.a tsarrak deiturik, 26 estatu bildu zituen (Europakoak eta Amerika eta Asiako batzuk). Han hartutako erabakiak gai hauei zegozkien: lehorreko gerraren legeak finkatzea, itsas gerrari Genevako Konbentzioa ezartzea, eta nazioarteko gatazkei Arbitrajerako Auzitegi Iraunkor baten bidez bakezko irtenbidea ematea. Bestalde, airetiko bonbardatzeak, gas itogarriak eta bala-leherkariak galaraztea erabaki zen.
Bigarrenean (1907ko ekaina-urria) 44 estatu bildu ziren 1899ko konbentzioak berriro aztertzeko, eta borrokari ekin aurretik gerra-aldarrikapena egitea nahitaezkotzat jotzea erabaki zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kategoriak:
- Biltzar diplomatikoak
- 1899
- 1907
- Haga
- Albaniako itunak
- Belgikako itunak
- Danimarkako itunak
- Eslovakiako itunak
- Esloveniako itunak
- Estoniako itunak
- Finlandiako itunak
- Georgiako itunak
- Ipar Mazedoniako itunak
- Irlandako itunak
- Islandiako itunak
- Kroaziako itunak
- Liechtensteingo itunak
- Lituaniako itunak
- Luxenburgoko itunak
- Letoniako itunak
- Maltako itunak
- Norvegiako itunak
- Serbia eta Montenegroko itunak
- Suediako itunak
- Txekiar Errepublikako itunak
- Zipreko itunak
- Australiako itunak
- Venezuelako itunak
- Suitzako itunak
- Malaysiako itunak
- Erresuma Batuko itunak (1801-1922)