Haize-arrosa
Itxura



Haize-arrosa edo nabigazio arrosa inguruan ostertzaren zirkunferentzia banatzen den noranzkoa adierazita dituen zirkulu bat da.
Nabigazio kartetan, itxuraldatutako 32 erronboz irudikatzen da, mutur batetik lotuta daudenak, beste batek ostertzeko zirkuluko noranzkoa adierazten duen bitartean. Horren gainean, zitori horia kokatzen da, zeinekin Iparraldea adierazten den, XVI. mendetik dokumentatua.
Ostertzaren zirkulua banatzen den sektore ezberdinetan haizearen batez besteko intentsitatea adierazten duen diagrama bat ere izan daiteke.
Puntu kardinalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- I: Iparraldea (N)
- H: Hegoaldea (S)
- E: Ekialdea (E)
- M: Mendebaldea (W)
Alboko lau norabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IE: Ipar-ekialdea (NE)
- HE: Hego-ekialdea (SE)
- HM: Hego-mendebaldea (SW)
- IM: Ipar-mendebaldea (NW)
Zortzi tarteko norabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IIE: Ipar-ipar-ekialdea (NNE)
- EIE: Eki-ipar-ekialdea (ENE)
- EHE: Eki-hego-ekialdea (ESE)
- HHE: Hego-hego-ekialdea (SSE)
- HHM: Hego-hego-mendebaldea (SSW)
- MHM: Mendebal-hego-mendebaldea (WSW)
- MIM: Mendebal-ipar-mendebaldea (WNW))
- IIM: Ipar-ipar-mendebaldea (NNW)
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nabigazio karta zahar batetako haize-arrosa, Pedro Reinel kartografo portugaldarrak egina (1504)
- Haize-arrosa historiko bat
- 8 puntuko haize-arrosa bat
- Munduko haize-arrosarik handiena, basamortuko lurrean marraztua, Edwards Aire Armadaren basea AEBetan
- 16 puntuko haize-arrosa