Edukira joan

Hale Irwin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hale Irwin

Bizitza
JaiotzaJoplin (Missouri)1945eko ekainaren 3a (79 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBoulder High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Pisua84 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak
haleirwin.com

Hale S. Irwin (Joplin, Missouri, 1945eko ekainaren 3a) estatubatuar golflaria da.

Missourin jaio eta Kansas eta Coloradon hezi zen. Kolegioan futbol amerikarrean, beisbolean eta golfean nabarmendu zen. Coloradoko Unibertsitatean futbolean eta golfean jokatzen jarraitu zuen.

1968an golfeko ibilbide profesionalari ekin zion eta 1971n lehen txapelketa irabazi zuen. 1970eko eta 1980ko hamarkadetako jokalaririk nabarmenetakoa izan zen. 83 txapelketa irabazi zituen eta hiru aldiz irabazi zuen AEBetako Irekia, 1974, 1979 eta 1990 urteetan. 1990ean irabazi zuenean, 45 urterekin, txapelketa irabazi zuen jokalaririk zaharrena bihurtu zen.

Estatu Batuetako taldearekin Ryder Cup txapelketa irabazi zuen 1975, 1977, 1979, 1981 eta 1991n.

Ondoren, golf-zelaien arkitektoa izan zen.