Hamalau-zaku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
"Que viene el coco" (Cocoa datorrela!), Francisco de Goyaren marrazkia.

Hamalau zaku, Amalauzanko, Prailemotxo, Ipixtiku[1] edo Zakero (ingelesez: bogeiman, gaztelaniaz: coco, frantsesez: croque-mitaine) haurrak beldur arazteko izaki mitikoak dira.[2] Kondaira herritarra eta mundu osoan zabaldua da nahiz eta tokien arabera ezaugarriak aldatu. Irudimenezko izaki honek ez du itxura garbia. Normalean, zatarra da eta, askotan, aurpegia ez zaio ikusten. Ez du hitz egiten eta etxeen inguruan dabil, umeak zelatatzen. Mehatxu moduan erabili izan da haurrak ez badu zerbait egiten haren bila etorriko dela esanez: "ohera ez bazara joaten hamau zakuk eramango zaitu". Batzutan ere haurrentzat arriskutsua izan daitezkeen lekuak markatzeko erabili izan da; esaterako, "putzura ez hurbildu bestela hamalau zaku etorriko da".

Sakamantekas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakamantekasen irudia ere erabilia izan da antzeko helburuekin: historikoki Sakamantekas XIX. mendeko hiltzaile arabarra izan zen. Hiri kondairaren arabera, haurrak hiltzen zituen gantza kentzeko ("manteca" gaztelaniaz). Urte horietan horrelako narrazioak oso zabalduta zeuden eta asko ziren haurrei zerbait kenduz haiek bizitzeko aukera gehiago izango zituzten pertsonaiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]