Hara nun diran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hara nun diran (bere garaian Iparragirrek Ara nun diran izenburupean argitaratua, gaur egungo euskal grafian Hara non diren), XIX. mendearen erdialdera Jose Maria Iparragirre urretxuar koblakariak sortu eta abestutako abestia da. Denbora igaro ahala Euskal Herria osoan hedatu eta abesti herrikoia bilakatu da. Abestia kantatu duten abeslari ospetsuen artean Mafalda Arnauth eta Ainhoa Arteta daude.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hara nun diran mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Baserri eder zuri-zuriak,
iturri eta ibaiak.
Hendaian nago zoraturikan,
zabal-zabalik begiak,
hara, Espainia![ohar 1] lur hoberikan
ez da Europa guztian.

Gero pozik bai Donostiara
Okendoarren lurrera,
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak hau pena!
Irutxulueta maitagarria
lore tokia zu zera,
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian balira.

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
hara hemen zure semea,
bere lurrari mun egitera,
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik, bai, nere bizia;
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guztia.

Agur bai, agur Donostiako
nere anaia maitiak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak,
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaur egun Iparagirrek lehenbiziko bertsoaren zati horretan idatzitako Espainia hitza Euskadi edo Euskal Herria hitzengatik ordezkatu ohi da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]