Haragiaren berpizkundea (Signorelli)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haragiaren berpizkundea (Signorelli)
Jatorria
Sortzailea(k)Luca Signorelli
Sorrera-urtea1502
IzenburuaResurrezione della carne
Ezaugarriak
Materiala(k)fresco (en) Itzuli
Dimentsioak700 (zabalera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaCappella di San Brizio (en) Itzuli
BildumaOrvietoko katedrala

Haragiaren berpizkundea Luca Signorellik margotutako fresko monumental bat da, Orvietoko (Italia) Katedraleko San Brizioren kaperarako sortu zuen multzoko ale ikusgarri bat. 1502. urtean datatua dago, eta zazpi metro zabal den konposizio bat da.

Denboren amaiera irudikatzen du margolanak. Bi goi-aingureren turuta deiari jarraiki, hilak berpiztu egiten dira, lurretik berraragiztaturik jaikiz.

Giza gorputz biluziaren edertasunaren aldarri epiko bat ikusi dute kritikariek lan honetan, lotura zuzena duela garaiko Michelangeloren ahaleginekin.[1] Hain zuzen ere, fresko honetako irudiak Kapera Sistinoko Michelangeloren biluziak baino lehenagokoa da, eta gorputzen irudikapenean exaltazio energetiko bertsua nabari delarik Orvietoko kapera honetan, Michalengelok hau ikusiko zuelakoan daude artearen historialariak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freskoa bere zazpi metroko zabaleran.

San Brizio kaperako Signorelliren beste freskoak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) De Vecchi, Pierluigi. (1999). I tempi dell'arte, volume 2. Milan: Bompiani, 157 or. ISBN 88-451-7212-0..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]