Orvietoko katedrala
Orvietoko katedrala | |
---|---|
Duomo di Orvieto | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Umbria |
Probintzia | Terniko probintzia |
Italiako udalerri | Orvieto |
Koordenatuak | 42°43′01″N 12°06′48″E / 42.717°N 12.1133°E |
Historia eta erabilera | |
Lehen harria | 1290eko azaroaren 13a |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Orvieto-Todi (en) |
Izena | Mariaren Jasokunde |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Italian Gothic architecture (en) |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Orvietoko duomo edo katedrala (italieraz: Duomo di Orvieto; Cattedrale di Santa Maria Assunta) XIV. mendeko katedral katoliko handia da, Andre Mariaren Jasokundeari eskainia, eta Orvieto hirian dago, Umbrian, Italia erdialdean.
Orvieto hirian dago, mendi bolkaniko baten gainalde lauan. Katedralaren fatxada eraikuntza erlijiosoko pieza klasiko eta ikusgarria da, XIV. mendetik XX. mendera bitarteko diseinuko elementuak ditu. Toscanako Florentzia eta Sienako duomoen antzekotasunak handiak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina Urbano IV.a aitasuntuaren agindupean eraiki eraiki zen, Orvieton gordetzen zen erlikia bat, Bolsenako korporala, eraikuntza egoki batean egon zedin gordea. Lehen harria 1290. urtean jarri zuen Aita Santuak, eta Arnolfo di Cambio maisuak hasi zituen lanak itxura erromanikoko eliza bat eraikitzen. 1309.enean ordea, Sienako Lorenzo Maitani etorri zen arazo batzuk tarteko lanen ardura hartzeko, eta Sienako duomoan egindako lanen antzekotasun handiko ukitu bat eman zion elizari: bata zein bestea Sienar Gotikoaren ordezkari direla esan daiteke[1].
1986az geroztik, Orvietoko katedrala Todiko elizbarrutiko apezpiku-egoitza da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberastasun handiko eliza da. Fatxadan urrezko mosaikoak, arrosa-leiho handi bat, urrezko mosaikoak, brontzezko hiru ate handi eta historia biblikoa laburbiltzen duten lau erliebe bikain daude.
Barrualdean, bi kapera nabarmentzen dira, Korporalarena eta San Briziorena, biak fresko ikusgarriz apainduak.
San Brizioren kapera edo Cappella Nuova delakoa eskuinetara dago. Freskoetan Fra Angelico eta bere laguntzaileenak dira nabarmenenak, eta baita Luca Signorellirenak[2].
Ezkerretara dagoen kapera, Korporalarena, Orvieton gordetzen den erlikia honen gordelekua da. San Pietro Parenzo santuaren erlikiak ere bertan gordetzen dira, Orvietoko bertako santu batenak. Kapera honetako Ugolino di Prete Ilarioren freskoetan ezkerrean eukaristiaren historia jasotzen da, eta eskuinean erlikiarena, nola odoleztatu zen Bolsenako korporala[3].
Ugolino berarenak da absideko freskoen ziklo ikusgarri eta zabala, Andre Mariaren bizitzako pasarteak ilustratzen dituena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haitzurdin argi eta ilunak konbinazioan, tipikoa Umbriako eta Toskanako erromanikoan.
-
Jasokundearen bezperan, prozesioko irudia duomoan sartzen.
-
Fatxadako gainaldea.
-
Fatxadako erliebeak.
-
Barnealdea.
-
Absidea, freskoz apaindua.
-
Bolsenako Korporalaren kapera.
-
San Brizio kapera, Signorelliren freskoekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Orvieto Cathedral | Wondermondo» www.wondermondo.com 2012-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-09-06).
- ↑ (Ingelesez) «The Chapel of Saint Brizio inside Orvieto's Duomo - Umbria» www.umbriatourism.it (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
- ↑ cie, G. Massiot &. «Orvieto Cathedral, Chapel of the Corporal: Overall view of chapel with frescoes, altar and aedicule-shaped tabernacle» curate.nd.edu (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).