Luca Signorelli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luca Signorelli
Luca Signorelli
Autoerretatua, San Brizio kapera, Orvietoko katedrala
Datu pertsonalak
Izen osoa Luca d'Egidio di Ventura
Jaio 1477
Cortona, Toscana (Gaur egun Italia)
Hil 1523ko urriaren 16a
Cortona (Gaur egun Italia)

Luca d'Egidio di Ventura (Cortona, 1450 inguruan - Cortona, 1523ko urriaren 16a), ezagunagoa Luca Signorelli eta Luca da Cortona ezizenez, Pizkundeko italiar margolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piero della Francescaren ikasle eta lankide izan bazen ere, lehen obretan jadanik maisuaren moldeetatik aldendu zen (Città di Castelloko freskoak, madonnak, 1474). 1476tik 1479ra Loreton lan egin zuen eta, 1481ean, Florentziako beste margolari batzuekin batera, Erromara joan zen; han Moisesen azkeneko egunak eta beste fresko batzuk egin zituen Kapera Sixtinorako.

1482tik 1493ra bitartean, Italiako erdialdean jardun zuen lanean; ordukoak dira, besteak beste: Madona eta Familia Santua (Uffizi Galeria); Panen garaipena (1488, Berlinen 1944an desegina); Madona eta Santuak (1484, Perugiako katedrala).

XV. mende amaierako fresko-egilerik handiena izan zen. Haren adierazpen plastiko ahaltsuak Michelangeloren moldea iragartzen du: Monte Oliveto Maggioreko klaustroa (San Benitoren historia, 1497tik aurrera) eta Orvietoko katedraleko San Brizio kapera (Antikristoa, Piztuera, Azken judizioa, 1499-1504).

Margokera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren pinturek Piero della Francesca maisuaren irudien handitasun bera badute ere, dramatismo handiagoz hornitu zituen Signorellik. Errealismo anatomikoa Antonio Pollaiuolorengandik bide dator. Koloreen kontrasteak, argiztapen dramatikoa, espazioaren egituratze nabarmena (simetriaren erabilera) dira Signorelliren pinturaren beste ezaugarri batzuk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luca Signorelli Aldatu lotura Wikidatan