Haranbeltzeko kapera

Koordenatuak: 43°16′20″N 1°02′54″W / 43.272337°N 1.048221°W / 43.272337; -1.048221
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haranbeltzeko kapera
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduIholdiko kantonamendua
Frantziako udalerriIzura-Azme
Bazter-herriHaranbeltz
Koordenatuak43°16′20″N 1°02′54″W / 43.272337°N 1.048221°W / 43.272337; -1.048221
Map
IzenaSan Nikolas Barikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00084481 eta IA64000772
Kontaktua
HelbideaHarambeltz

Haranbeltzeko San Nikolas kapera Izura-Azmen dagoen baseliza da. XII. mendearen amaieran edo XIII. mendean sortua, bertan zegoen Donejakue bideko erietxeko kapera izan zen.

Toponimoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranbeltz hainbat izendapen izan ditu historian zehar: Harambels[1], Aranbels, Arambels[2], Farambels[3], Harembels[4], Harambela[5]. Bertoko erietxea, berriz, Hospitale Sancti Nicolai de Arambels[4][6] (edo Hospitali Sancti Nicolai de Arembels[7] ?) izena zuen 1106ko agiri batean. Edonola ere, izena inguruko haranetik datorkio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranbeltzeko erietxea Lope Enekoitzek 1059an bere testamentuan egindako dohaintza batean aipatzen da. Hau Gartzea Lopitz Baigorriko lehen bizkondearen aita izan zen. Azken horren bilobak, Lope II.a Enekoitzek, 1106an ere dohaintza bat egin zuen. Luxe, Landibarre eta Oztibarreko Petri Arnaud I.ak lurrak eman zituzten 1209an.[7]

Etxeberriaren ondoko etxearen ateburuak dio XVIII. mendean berreraiki zutela, 984ko etxe baten gainean.

Kapera ez da ageri XII. mendearen lehen erdiko Akizeko kartularioan,[8] eta horrek erietxea baino askoz geroagokoa dela adierazten du.

Antzeko establezimendu gehienak ez bezala, edozein ermandade erlijiosorekiko independentea zen, eta lau dohaintza-emaile nagusiek zuzentzen zuten, obedientzia zor zioten priorea aukeratuz. Bere izenak historiara pasa dira: Sala, Etxeberria, Borda eta Etxeto.

Eraikina jabetza publiko izatera pasa zen iraultzaren garaian. Hala ere, 1795ean antzinako dohaintza-emaile familiek batera erosi zuten: Arnaud Etxeberri, Arnaud Etxeto, Jean Sala eta Jacques Borda.

Ospitaleko zatia duela gutxi desagertu zen, izan ere, 1866ko Odilon Redonen marrazki batean agertzen baita oraindik. Hala ere, ez dago priore-etxearen aztarnarik.

Teilatua 1960an berregin zuten. 1944an monumentu historiko gisa katalogatu zuten lehen aldiz, eta ondoren 1987an.[9] Multzoa, barne-dekorazioa barne, 2008tik 2010era zaharberritu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]