Izura-Azme

Koordenatuak: 43°15′21″N 1°04′15″W / 43.2558°N 1.0708°W / 43.2558; -1.0708
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izura-Azme
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Izuraren ikuspegia.

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Ostabat-Asme
AuzapezaDaniel Oltzomendi (EHBai) (2008-2026)
Posta kodea64120
INSEE kodea64437
Herritarraizuratar-azmetar
Kokapena
Koordenatuak43°15′21″N 1°04′15″W / 43.2558°N 1.0708°W / 43.2558; -1.0708
Map
Azalera15,26 km2
Garaiera66-440 metro
Distantzia18 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria194 (2018:  9)
Dentsitatea13,17 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 21,89
Ugalkortasuna[1]‰ 28,86
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,92 (2011)
Desberdintasuna[1]% -6,35 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 56,83 (2010)
Erabilera% 24,45 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1841


Izura-Azme Nafarroa Behereko ekialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdean historikoki garrantzirik handiena duena. Mugak: iparraldean, Ostankoa; ekialdean, Arhantsusi; mendebaldean, Landibarre, eta hegoaldean, Larzabale-Arroze-Zibitze. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 96.

Laborantzan (garia, patata, landare lekadunak, artoa, barazkiak, bazkarako landareak), abere-hazkuntzan (ardi- eta behi-azienda) eta janari-industrian (esnea, haragia) oinarritzen da bertako ekonomia-jarduera nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerritik Biduze ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen diren hainbat erreka ere: Iturriberriko erreka, Pagardoiko erreka, Berzaitzeko erreka eta Haranbeltzeko erreka.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxez osatutako harresia edo bastida bat eraiki zen XII. mendearen hasieran Izurako Oztibarreko lurretan (Ostabaret, Ostabat, gaskoieraz). 1140. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Oztibarreko bastida. Frantziako Iraultza arte, Akizeko apezpikuen eliz barrutian egon zen Oztibarreko lurralde guztia, Nafarroako erresumako lurra izanagatik. Erdi Aroan zehar, Izurako hirian egon zen Donejakue bideko erietxetik garrantzitsuenetako bat, bertara biltzen baitziren lau erromesbide handienetatik hiru (Tours, Puy eta Vézelay hirietatik abiatzen zirenak, hain zuzen ere, Pirinioak zeharkatzeko). 1350ean, bi hotel, bi ospitale eta hogei bat ostatu zeuden Izuran.

Aipagarria da eraikuntza guztien artean, Haranbeltzeko San Nikolas kapera erromanikoa. Haranbeltzeko prioreak bere lekua zuen Nafarroako gorteetan. 1381. urtean ezagutu zizkion Karlos II.a Nafarroako erregeak foruak Izurako herriari, eta merkatu-hiri garrantzitsua bihurtu zen Izura XIV. mendearen bukaeratik aurrera.

Nafarroako erlijio-gerretan su hartu zuen Izurak. 1607an Henrike III.ak merkatu bat eta urteroko feria bat izatea baimendu zuen Nafarroako erresuma eta Bearno arteko merkataritza-hiri nagusi modura.

Azme herria 1841. urteko ekainaren 13an lotu zitzaion Izurakoari udalerri bakarra osatzeko.[2].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
326 302 332 376 438 424 630 569 588
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
518 501 465 426 414 426 394 381 398
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
385 382 394 341 436 400 365 356 308
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
278 256 256 235 219 229 - - -

Oharra: 2006ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusioa baino lehenagoko 1836 arteko datuak Izurari dagozkio.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izura-Azmeko Zelie Haranberri[3]. Euskal Herriko Ahotsakerako[4][5] egindako elkarrizketa.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izura-Azmeko[4] euskara Garaziko euskara[5] da, euskalki nafar-lapurtarraren[3] barnean dagoen sortaldeko hizkera[6].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izuratar eta azmetar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. a b «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  4. a b «Izura-Azme - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  5. a b «Garazikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  6. «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]