Hargin andaluza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hargin andaluza, Hargin andaluzari edota Hargin andaluzarena Jose Manuel Lujanbio "Txirrita bertsolariaren gaztetako bertso ezaguna da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrita bertsolaria Latze baserrian hamairu urterarte bizi izan zuen, nonbait fabrika batek Latze baserriko soro eta larreak hartu omen zituen eta familia osoa Errenteria edo Oreretako Txirrita baserria mugitu zen. Fabrika hori Hijos de Jaime Puig - Destilería de Leñas y Fábrica de Productos Químicos zen (gaur egun itxia). Latze baserria denbora askoan oso-osorik mantendu zen, baina azkenean erortzen amaitu zuen.

Fabrika hura eraikitzean, langileen artean ba omen zegoen hargin andaluziar bat. Behinola, hargin andaluziar hark bezperan egindako horma okertuta aurkitu omen zuen, eta horma oker hura zuzendu nahirik bultzaka hasi omen zitzaion. Lantegi horretan ari zela, Txirritak ikusi egin zuen. Oraindik mutiko koxkorra zen, baina honako bertso hau bota zion:

« Aiziak biali du
andikan onuntza,
geroztik emen dabil
gure andaluza;
argiñ ona zala ta
zakurraren putza,
bera eroriko dek,
ez akiyok bultza.
»

Gertaera honen beste bertsio baten arabera, oso hargin ona zela eta, berealdiko ospea zuen hargin andaluziar bat Ereñotzura etorri omen zen. Txirrita mutikoa, beste batzuekin batera hargin-mutil lanetan ibili ohi zen. Dirudienez aurreko egunean andaluziar harginak horma oker xamarra egin omen zuen (hargintzan honi bizkarra esaten omen zaio). Inork ez ikusteagatik, andaluziar hargina goizean goiz joanda, mailuarekin horma barrualdera kolpatuz ari omen zen Txirritak ikusi eta bertso ospetsu hori bota zionean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]