Harjuko konderria
Harjuko konderria | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
ISO 3166-2 | EE-37 | ||
Hiriburua | Tallinn | ||
Harju county governor (en) ![]() | Ülle Rajasalu | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 59°20′N 25°00′E / 59.33°N 25°E | ||
![]() | |||
Azalera | 4.326,7 km² | ||
Mugakideak | Lääne-Viruko konderria, Lääneko konderria, Raplako konderria eta Järva konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 646.315 (2024ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 149,38 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Harjuko konderria (estonieraz: Harju maakond edo Harjumaa) Estoniako hamabost konderrietariko bat da. Finlandiako golkoaren hegoaldera dago Harjuko konderria. Ekialdera Lääne-Viruko konderria (euskaraz: «Mendebaldeko Viru») dago, Järvako konderria hego-ekialdera, Raplako konderria hegoaldera eta Lääneko konderria hego-mendebaldera. Egun, Estoniako biztanleetatik, herena baino gehiago Harjuko konderrian bizi dira.
Oraingoz, Estoniako Errepublikako hiriburu den Tallinn da konderriko hiriburua ere.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harju inguruko lehenengo giza kokaguneak orain dela 5.000 urte inguru izan ziren, Brontze Aroko hilobi-aztarnek adierazten dutenez.
IX. mendean oraingo Harju konderriko eremuan Revalia konderria eratu zen: hiriburua Reval zen (gaurko izenez, Tallinn). Hainbat herrialderen agintepean egon ostean (besteak beste, suediarrak, livoniarrak, errusiarrak), 1917. urtean Harjuko konderria eratu zen, eta estoniera izendatu zuten hizkuntz ofizial gisa. Gaur egungo Harjuko konderriko gobernua 1990. urtean berrezarri zuten, lehenengo alemaniarren (1941-1944) eta gero sobietarren (1950-1990) menpe egon ostean.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harjuko konderrian dago Estoniako metropoli-area bakarra, Tallinn inguruan.
Estoniak 1990. urtean independentzia lortu zuenetik Harjuko konderria (eta Estonia herrialde osoa) biztanleak galtzen hasi zen, baina hamarkada horretan bertan biztanleria handitzen hasi zen, batez ere nekazaritza-eremuetatik hiribururantz bizi izatera joan ziren biztanleengatik.
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harjuko konderrian hogeita lau udalerri daude: sei hiri (estonieraz: linn) eta hemezortzi landa-herri (estonieraz: vald).
Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landa-herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aegviidu
- Anija
- Harku
- Jõelähtme
- Keila
- Kernu
- Kiili
- Kose
- Kuusalu
- Kõue
- Nissi
- Padise
- Raasiku
- Rae
- Saku
- Saue
- Vasalemma
- Viimsi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Harjumaa Turism» www.visitharju.ee.