Harlem Shake

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harlem Shake Cambridgen


Harlem Shake 2013an Internet bidez zabaldutako fenomenoa da. Berez, bideo biral bat[1] da, hau da, izugarrizko zabalkunde izan duen bideo ez komertziala. Arrakasta Filthy Frank blogalariak eman zion hasiera YouTube bidez 2013ko urtarrilaren 13an lehenengo bideo zabaldu zuenean. Ondoren milaka jarraitzaieleek fenomenoari jarraipena eman zioten. Gaur egun bideo ezagutzen dugun moduan Australiako 'The Sunny Coast Skate' taldeak sortu zuten: "The Harlem Shake v1".[2] Bideo hori izan zen, alegia, birala bihurtu zena.

Bideoaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoetan Dj Baauer & Jeo Art ekoizleek sortutako "Harlem Shake" musika elektronikoaren konposizioa erabiltzen da, Héctor el Father, regeton estiloaren abeslaria, ahotsarekin batera; abeslari honek "con los terroristas" ("terroristekin") esaldia errepikatzen du. Antza denez Héctor el Fatherrek moldaketa hori ez du onartu legalki. Bideoan dantza bat errepikatzen da beti.

Egitura arruntenak bideoan bi aldi erakusten ditu:

  • Lehenengo unean dantzari bakar bat agertzen da dantzatzen. Normalean, dantzariak aurpegia ezkutatuta dauka kasko batekin edo beste edozein maskararekin. Haren inguruan agertzen diren pertsonek ez diote inongo kasorik egiten. Atal honek hamabost segundu irauten du.
  • Bat-batean erritmoa aldatu egiten da eta eszena erabat aldatu egiten da: lasai eta kaso egin gabe agertzen zirenak zoro moduan hasten dira dantzatzen, sarritan objektu absurdoak eskuetan. Bigarren atal honek beste hamabost segundu irauten du.

Fenomeno bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoa mundu osoan zabaldu da eta mota askotako imitazioak sortu dira: erotikoak, kirol elkarteenak, The Simpsonsnena[3]... Bakarrik lehenengo bederatzi egunetan 11.000 bertsio igo ziren YouTubera eta bisitariak 44 milioietara heldu ziren.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]