Hartzaile (biokimika)
Hartzailea zelula baten gainazaleko edo barrualdeko proteina da, bere eragina egin ahal izateko substantzia biologiko bati (hormona edo hazkunde-faktore bati, esaterako) espezifikoki lotzen zaiona.[1] Substantzia espezifiko horrek eraginda, zelula-funtzioa aldatzeko gaitasuna du. Zelula ostalarian sartu ahal izateko, GIBa haren hartzaileei estekatzen zaie.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]
- ↑ Euskalterm: [Hiesa Hiztegia] [2016]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |