Hartzekodunen konkurtso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hartzekodunen konkurtsoa edo hartzekodunen lehiaketa pertsona fisiko edo juridiko bat kaudimengabe geratzean eta bere zorrei aurre egiteko gai ez denean martxan jartzen den prozedura juridikoa da[1].

Kaudimengabezia horren ondorio kaltegarriak saihesteko erabiltzen den tresna da, ahulenak babestea baitu helburu, hots, langileak (kobratzen lehenengoak dira). Hala, tankerako konkurtso bat abiatzen denean enpresaren egoera kaskarra eragin dutenak kanpo geratzen dira (enpresaren kudeatzaileak). Hau da, zorrei aurre egin ezin dieten enpresek justiziarengana jotzen dute, honek egoera bere onera eramateko eta zorrak kitatzen laguntzeko. Enpresak porrota edo ordainketen etetea iragartzean martxan jartzen den prozedura da hartzekodunen konkurtsoa.

Hartzekodunen konkurtso motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatakoa izan daiteke konkurtsoa: borondatezkoa edo beharrezkoa, hau da, zordunak hala eskatuta edo hartzekodunek galdegindakoa. Lehen kasuan, enpresak behea jo duela iragartzen duenetik bi hilabete ditu konkurtsoa eskatzeko.

Hartzekodunen aurrelehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Konkurtso-legearen 2009ko erreforman jasotzen den beste aukera batek hauspo apur bat gehiago ematen die egoera zailetan dauden enpresei. Mekanismo hau hautatzen duen zorduna ez dago hartzekodunen konkurtsoa aurkeztera behartuta, eta hartzekodunekin negoziatzen has daiteke lehenago. Horrela, hiru hilabete gehiago izaten ditu egoera onbideratzeko. Epe hori bukatutakoan, epaitegian konkurtsoa deitzeko eskakizuna hurrengo hilabetean egitera behartuta dago, legez. Enpresak sei hilabeteko epea du orotara, beraz, konpainia hondotik ateratzeko. Bide hau hartu zuen Fagor Etxetresnak.

Hartzekodunen konkurtsoko faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzekodunen konkurtsoak bi fase nagusi ditu: enpresaren egoera ekonomikoaren ebaluazioa eta hitzarmen edo kitapena.

Lehen fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Konkurtsoa deklaratuko da. Behar izatekotan, prebentziozko neurriak hartuko dira.
  • Administrazaile konkurtsala izendatuko da, eta horrek egoera ekonomikoaren inguruko txostena egingo du. Erabakiaren aurka egiteko eskariak aurkezteko eta kontuak emateko unea da.
  • Masa aktiboa zehaztu.
  • Masa pasiboa zehaztu.

Bigarren fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrats hauek eginda, zordunak konkurtsoa eta haren bide luzea amaitzeko aukera bat izaten du: hartzekodunen konkurtsoaren proposamena aurretiaz egin. Hartzekodunen erdiek baino gehiagok eta ordezkari judizialek onartu behar dute pauso hori, eta, bidea amaitutzat emateko, bete egiten dela bermatu behar da.

Hartzekodunekin akordiorik lortu ezean, hitzartutakoa betetzen ez bada edo konkurtsoan dagoenak ondasunak kitatu eta zorra ordaintzea erabakitzen badu, enpresa kitatu egingo dute.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an bildutako datuen arabera, hartzekodunen konkurtsoen %94ren amaieran enpresa itxi egiten da, eta %6n soilik lortzen dute sozietatearen zerga berrantolatzeko akordio bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]