Haurren Eskubideen aldeko Genevako Adierazpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurren Eskubideen aldeko Genevako Adierazpena

Haurren Eskubideen aldeko Genevako Adierazpena haurrek berariazkoak dituzten eskubideak jasotzen dituen lehenengo testu historikoa da. Adierazpena izanik, testuak ez du indar loteslerik estatuentzat.[1]

Nazioen Ligak onartu zuen, 1924an. Ondoren, 1959an, Nazio Batuek Haurren Eskubideen Deklarazioa onetsi zuten, eta geroago iritsi zen Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989koa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eglantyne Jebb-ek sortu zuen ekimena. Lehen Mundu Gerraren ondoren, haurrak babesteko beharra ikusi zuen. Bere ahizparekin, Dorothy Buxtonekin, sortu zuen Save the Children erakundea, gerraren eraginpean zeuden haurrei laguntzeko helburua zuena.

1923ko otsailaren 23an, Save the Childreneko Nazioarteko Aliantzaren IV. Kongresu Orokorrean, adierazpenaren lehenengo zirriborroa idatzi zuten, eta gero V. Kongresu Orokorrak berretsi zuen, 1924ko otsailaren 28an. Eglantyne Jebb-ek testu hori Nazioen Ligara bidali zuen testua esanez "sinetsita zegoela haurtzarorako zenbait eskubide eskatu behar direla eta eskubide horien onarpen orokorraren alde lan egin behar dela".[2]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazpenak 5 artikulu ditu:

  1. Haurra modu normalean garatzeko moduan jarri behar da, ikuspuntu material eta espiritualetik.
  2. Haur gosetia elikatu egin behar da; gaixo dagoen haurra zaindu egin behar da; haur ezinduari lagundu egin behar zaio; haur ez-egokituari berriz, hezi behar zaio; umezurtza eta abandonatua jaso eta lagundu egin behar dira.
  3. Zorigaiztorik izanez gero, haurrak sorospena jaso behar du.
  4. Bizitza irabazteko moduan jarri behar da umea, eta edozein ustiategitatik babestu.
  5. Haurra hezi egin behar da, bere ezaugarri onenak hurkoaren zerbitzura jartzeko duen betebeharraren sentimendua irakatsiz.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]