Edukira joan

Zerrenda:Hauteskundeak Trebiñun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hauteskundeak Trebiñun» orritik birbideratua)

1995eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995an PPko Ernesto Argote hautatu zuten alkate.[1]

1998ko apirilean, Ernesto Argote alkateak dimisioa aurkeztu zuen eta PPtik baztertu zen, urte bereko martxoaren 8an Trebiñuko auziari buruzko kontsulta bat antolatu eta egin ondoren, bere alderdiak egin zizkion kritikengatik. Alkatearekin batera, udalbatzarrean PPk zituen beste hiru zinegotziek ere beraien postuak utzi zituzten.[2][3]

Horren ondorioz, hiru zinegotzi independenteetako bat, Javier Villareal, jarduneko alkate bilakatu zen.[4][5]

1999ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko ekainaren 13ko hauteskundeetan lortutako gehiengo absolutuaren ondorioz Juan Carlos Aguillo izendatu zuten alkate. Trebiñu Araban sartzearen aldeko Agrupación Electoral Independiente (AEI) elkartearen lau botoekin atera zen garaile.[6][7][8] Alderdi Popularrak 3 zinegotzi lortu zituen.[9]

2003ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko udal hauteskundeetan, Trebiñu Araban integratzearen aldeko Agrupación Electoral Independiente Condado de Treviño (AEICT) hautes-elkarteak 5 zinegotzi lortu zituen eta PPk 4. Beraz, Juan Carlos Aguillok Alkate segitu zuen.[10][8]

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an PPk 4 zinegotzi eskuratu zituen, AEICT taldeak 3 eta PSOEk eta EAEk bana. Hori zela eta, PPko Inmaculada Ranedo atera zen alkate.[11]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PPk 3 zinegotzi lortu zituen, Agrupación Ciudadanos Condado de Treviño (ACUDE) taldeak 2 zinegotzi, AEICT elkarteak beste 2 zinegotzi, EAJk eta Bilduk zinegotzi bana.[12] Aurreko alkateak legegintzaldiaren hasieran ACUDE elkartearekin gobernu akordio bat lortzea nahi izan zuen arren,[13] talde honen alkatetza lortzeko eskaerak ez zuen aukera hau posible egin. Beraz, PPko Inmaculada Ranedok jarraitu zuen alkate, bere partiduaren botoei esker.

2012ko abenduan AEICT, Ciudadanos del Condado (CDC) eta Bilduren zinegotziek zentsura mozioa aurkeztu zuten alkatearen kontra, eta haren ondorioz,[14][15] AEICT taldeko Ignacio Portilla hautatu zuten alkate.[15][16] AEICT, CDC eta Bildu Trebiñu Araban integratzearen aldekoak dira, eta arrazoi hori izan zen ekimenaren arrazoi nagusietako bat. Alkate berriak Trebiñu Arabara batzeko prozesua hasiko zuela esan zuen lehen adierazpenetan.[15][17][18]

Horrela, 2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuen udalbatzak, aldeko 6 botorekin eta 3 abstentziorekin.[19][20]

2014ko otsailaren 6an Eusko Legebiltzarran Trebiñuk Arabarekin bat egiteko eskaera Espainiako Kongresura eramateko eskaera onartu zen, EAJ, EH Bildu eta PSEren aldeko eta PPren aurkako bozkekin.[21] 2014ko abenduaren 27an, berriz, PPko bi zinegotzik dimisioa eman zuten Trebiñun.[22][23]

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan zazpi talde aurkeztu ziren: 2011n alkatetza lortzen saiatu ziren guztiak (PP, AEICT, CDC, PSOE eta EAJ), gehi EH Bildu (Bilduren ordez) eta Condado para Todos (CPT) izeneko berri bat. Inmaculada Ranedok (PP), Ignacio Portillak (AEICT) eta Ernesto Argotek (CDC) beren alderdien buru izaten segitu zuten. Aldi berean, PSOEren izenean Javier Mardones[24] eta EH Bilduren partez Iker Garcia de Eulate aurkeztu ziren lehen aldiz goiko postuan. Azkenik, aurreko hauteskundeetan EAJren zinegotzia izandako Roberto Bajos CPT elkarte berriaren buru gisa agertu zen. Horren ondorioz, EAJko lehen postua Enrique Barbadillok bete zuen.[25]

Alderdi Popularrak botoen erdia eta zinegotzi bat galdu zituen, bi lortuz, herritarren hautes-elkarteen onurarako. CDC eta AEICT alderdiei dagokienez, bakoitzak beste bi zinegotzi lortu zituen. Bestalde, EAJ, EH Bildu eta CPT alderdiek eserleku bakarra lortu zuten. CDC elkarteko Ernesto Argote hautatu zuten alkate.[26]

Hala ere, 2016ko abenduan, Ernesto Argote alkateak bere postua utzi zuen, Arabako eta Burgosko aldundiek hasitako elkarrizketetan ez zelako lurraldetasunaren gaia eztabaidatuko, eta gai hori barrendegiko alderdientzat funtsezkoa zelako.[3][27] Egun batzuk geroago udalbatzarreko AEICT talde independenteko burua zena, Ignacio Portilla, alkatearen salaketari batu zitzaion, bere dimisioa aurkeztuz.[28] Hori zela eta, CDC alderdiko Elena Ramirezek hartu zuen kargua.[29][30]

2019ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeetara zazpi talde aurkeztu ziren berriro, 2015ean aurkeztutako guztiak, PSOE izan ezik, gehi beste berri bat. Lehenengo aldiz Trebiñuko udalerrian Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) aurkeztu zen. Aurreko udal hauteskundeekin konparatuz, ia zerrenda guztietako buruak aldatu ziren. Horrela, Adolfo Estavillo (CDC), Maria Eugenia Galarreta (AEICT), Enrique Barbadillo (EAJ), Oscar Arbaizar (PP), Ritxar Astegieta (EH Bildu), Roberto Bajos (CPT) eta Jose Maria Ruiz (C's) izan ziren bere alderdien zerrendetako lehenak.[31]

EAJ alderdiak botoak irabazi zituen eta berdinketa hirukoitza gertatu zen CDC, AEICT eta EAJ taldeen artean. Bi zinegotzi lortu zituen alderdi bakoitzak. Alderdi Popularrak zinegotzi bat galdu zuen eta EH Bilduk eta CPT elkarteak bereei eutsi zieten. EAJ alderdiko Enrique Barbadillok eskuratu zuen alkatetza, AEICT hautes-elkartearen eta Bildu alderdiaren botoei esker.[32][33]

1979ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

1987ko ekainak 10

Zinegotziak Boto kopurua
Agrupacion Independiente Condado de Treviño (AICT)
5 / 9
296 (% 53,43)
Aliantza Popularra (AP)
4 / 9
258 (% 46,57)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

1991ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991eko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

1991eko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
5 / 9
325 (% 54,62)
Agrupacion Independiente (AI)
4 / 9
243 (% 40,84)
Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS)
0 / 9
27 (% 4,54)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

1995eko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

1995eko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
4 / 7
356 (% 59,83)
Agrupacion Electoral Independiente Condado de Treviño (AEICT)
3 / 7
239 (% 40,17)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

1999ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

1999ko ekainak 13

Zinegotziak Boto kopurua
Agrupacion Electoral Independiente (AEI)
4 / 7
311 (% 50,08)
Alderdi Popularra (PP)
3 / 7
264 (% 42,51)
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
0 / 7
46 (% 7,41)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2003ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2003ko maiatzak 25

Zinegotziak Boto kopurua
Agrupacion Electoral Independiente Condado de Treviño (AEICT)
5 / 9
357 (% 53,85)
Alderdi Popularra (PP)
4 / 9
306 (% 46,15)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2007ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2007ko maiatzak 27

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
4 / 9
266 (% 40,43)
Agrupacion Electoral Independiente Condado de Treviño (AEICT)
3 / 9
224 (% 34,04)
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
1 / 9
96 (% 14,59)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
1 / 9
72 (% 10,94)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2011ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzak 22

Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
3 / 9
216 (% 32,34)
Agrupacion Ciudadanos Condado de Treviño (ACCT)
2 / 9
124 (% 18,56)
Agrupacion Independiente Condado de Treviño (AICT)
2 / 9
120 (% 17,96)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1 / 9
89 (% 13,32)
Bildu (Bildu)
1 / 9
80 (% 11,98)
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
0 / 9
39 (% 5,84)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2015eko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzak xx

Zinegotziak Boto kopurua
Ciudadanos del Condado (CDC)
2 / 9
149 (% 22,41)
Agrupacion Electoral Independiente Condado de Treviño (AEICT)
2 / 9
144 (% 21,65)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 9
111 (% 16,69)
Condado Para Todos (CPT)
1 / 9
99 (% 14,89)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 9
77 (% 11,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1 / 9
63 (% 9,47)
Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)
0 / 9
22 (% 3,31)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2019ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzak 26

Zinegotziak Boto kopurua
Ciudadanos del Condado (CDC)
2 / 9
125 (% 19,44)
Agrupacion Independiente Condado de Treviño (AICT)
2 / 9
124 (% 19,28)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
123 (% 19,13)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
111 (% 17,26)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 9
79 (% 12,29)
Condado Para Todos (CPT)
1 / 9
59 (% 9,18)
Herritarrak-Herritarron Alderdia (C's)
0 / 9
22 (% 3,42)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

2023ko Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Trebiñuko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Treviño Dia a Dia (TDD)
3 / 9
193 (% 28,10)
Agrupacion Independiente Condado de Treviño (AICT)
2 / 9
119 (% 17,32)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 9
99 (% 14,41)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1 / 9
97 (% 14,12)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
1 / 9
96 (% 13,97)
Condado Para Todos (CPT)
0 / 9
43 (% 6,26)
Herritarrak-Herritarron Alderdia (C's)
0 / 9
20 (% 2,91)
Vox (Vox)
0 / 9
20 (% 2,91)
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :13 izeneko erreferentziarako
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :22 izeneko erreferentziarako
  3. a b (Gaztelaniaz) «El alcalde de Treviño dimite» La Vanguardia 2016-12-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :23 izeneko erreferentziarako
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :24 izeneko erreferentziarako
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :11 izeneko erreferentziarako
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :14 izeneko erreferentziarako
  8. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :20 izeneko erreferentziarako
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :15 izeneko erreferentziarako
  10. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :12 izeneko erreferentziarako
  11. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :8 izeneko erreferentziarako
  12. (Gaztelaniaz) «Acude exige la Alcaldía para pactar con el PP en Condado de Treviño» El Correo de Burgos 2011-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  13. (Gaztelaniaz) «Ranedo confía en alcanzar un pacto de gobierno con ACUDE» El Norte de Castilla 2011-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  14. «Alkatea aldatuko dute Trebiñun, independenteek eta Bilduk bat eginda» Berria 2012-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  15. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :19 izeneko erreferentziarako
  16. (Gaztelaniaz) «Una moción de censura acerca Trebiñu a Araba tras pasar más de cinco años en manos del PP» Naiz 2012-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  17. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :4 izeneko erreferentziarako
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :17 izeneko erreferentziarako
  19. (Gaztelaniaz) «Treviño quiere ser vasco» Público 2013-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  20. «Trebiñuk eta Argantzunek Araban sartzea onetsi dute» Berria 2013-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  21. «Trebiñuk Arabarekin bat egin dezala eskatuko dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Kongresuari» Berria 2014-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  22. «PPko bi zinegotzik dimisioa aurkeztu dute Trebiñun» Berria 2014-12-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  23. (Gaztelaniaz) «Dimiten dos concejales del Partido Popular en Treviño» El Correo de Burgos 2014-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  24. (Gaztelaniaz) «Condado de Treviño y Castilla y León, una relación entre dos aguas» Diario de Burgos 2015-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  25. (Gaztelaniaz) «Siete partidos lucharán por la Alcaldía en Condado de Treviño, uno más que en 2011» Diario de Burgos 2015-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  26. (Gaztelaniaz) «El empate de PP, CDC y AEICT denota la atomización de Treviño» El Correo de Burgos 2015-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  27. (Gaztelaniaz) «Treviño se queda sin alcalde hasta principios de año» El Correo de Burgos 2016-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  28. ««Konpromiso faltari», planto» Berria 2017-01-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  29. (Gaztelaniaz) «Eligen a Elena Ramírez nueva alcaldesa de Condado de Treviño» El Correo de Burgos 2016-12-30 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  30. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :25 izeneko erreferentziarako
  31. (Gaztelaniaz) «EH Bildu y PNV vuelven a presentarse en Treviño y La Puebla» Diario de Burgos 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  32. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  33. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]