2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hego Euskal Herriko
udal eta foru hauteskundeak
Hegoaldea Kokapena.gif

1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 |
2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019

2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan, Nafarroako Parlamentuan, Hego Euskal Herriko udalerrietan eta Nafarroa Garaiko kontzejuetan 2019ko maiatzaren 26an izan ziren, urte bereko Europako hauteskundeekin batera.

Hauteskunde sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 26an Hego Euskal Herrian hiru hauteskunde ospatu ziren batera: batzar nagusietako eta udaletako hauteskundeak, Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak eta Europako hauteskundeak. Jokoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako 153 ahaldunak, Nafarroako Parlamentuko 50 eserlekuak eta Europako Parlamentuko eurodiputatu batzuk zeuden (kopurua ez da zehatza, bozen araberakoa baizik). Gainera, Hego Euskal Herriko udalerri guztietako zinegotziak ere hautatu ziren hauteskunde hauetan.

Sistemari zegokionean, aurreko hauteskundeetakoa erabiltzen jarraitu zen, jarraian azalduko den moduan.

EAEko batzar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEko hautesbarrutiak erakusten dituen mapa.

EAEko batzar nagusietako ahaldunak aukeratzeko sistema D´Hondt legea jarraituz gauzatzen da. Hau da, lurralde historiko bakoitza hautesbarruti kopuru jakin batean banatzen da (ikus eskuineko irudia) eta haietako bakoitzari ahaldun kopuru jakin bat dagokio, hauteskunde-deialdia egiten denean zehazten dena. Aipatu beharra dago hauteskunde-deialdia ahaldun nagusiak egin behar duela eta erakunde hauetako hauteskundeen datak zein epeak udal hauteskundeen berdinak izaten dira.[1]

Nafarroako Parlamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak»

Nafarroako Parlamentua 50 legebiltzarkideek osatzen dute eta hauen hautaketa Nafarroako hauteskunde araudiak zehazten du, 1986ko azaroaren 17ko foru legearen bidez. Lege honek argi uzten du Nafarroako hauteskundeetan hautesbarruti soil bat baino ez dagoela, lurralde osoa bere gain hartzen duena. Gainera, botoen %3a baino gutxiago lortzen duen alderdi orok ezingo du eserlekurik lortu parlamentuan. Hauteskunde hauen deialdia ere Nafarroako lehendakariari dagokio.[2]

Europako Parlamentua eta udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Parlamentuko eurodiputatuak ere aukeratu ziren hauteskunde hauetan, Europako Kontseiluak ezarritako legedia jarraituz.[3] Europako Parlamentuan, Espainiari 54 eurodiputatu egokitu zitzaizkion.[4] Udal hauteskundeak aldiz 1985eko ekainaren 19ko Lege Organikoak arautu zituen, aurreko urteetan bezala.[5] Hauetan, Araban 429 zinegotzi aukeratu ziren,[6] Bizkaian 1236[7] eta Gipuzkoan 986[8]. Nafarroan 1996 zinegotzi hautatu ziren, ostera.[9]

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat inkesta egin ziren, udal eta batzar nagusien hauteskundeetan gertatuko zena aurreikusteko itxaropenarekin.

Soziometroen inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Soziometroek haien inkestak egin zituzten, probintzia horietako batzar nagusietarako hauteskundeetan gertatuko zena iragarri nahian. Gipuzkoako Soziometroak 2019ko apirilaren 1etik 8ra bitartean egin zuen galdeketa, mila bostehun telefono-dei eginez. Probintzia honetan, inkestak esandakoa beteko balitz, EAJk irabaziko luke, 19 jarlekurekin eta botoen %35arekin. Bigarren indar geratuko litzateke, hurbil bada ere, EH Bildu, botoen %31.3arekin eta 18 jarlekurekin. Bi alderdi hauek eskuratutako botoen eta jarlekuen erdia baino gutxiagorekin egongo lirateke, hurrenez hurren, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos. Azken postuan, aipatutako bi horiengandik urrun, Alderdi Popularra, botoen %4.4arekin eta jarleku soil batekin.[10]

2018ko abenduaren 10etik 15era bitartean datuak bildu zituen Bizkaiko Soziometroaren arabera, EAjk izan beharko luke Bizkaiko batzar nagusietako indar nagusi, botoen %40a baino gehiagorekin eta 25 jarlekurekin. Bigarren indar, urruti, EH Bildu, 11 jarlekurekin eta botoen %20tik hurbil. Ondoren, hurrenez hurren, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP, azken hau jarleku soil batekin eta botoen %6a kostata gaindituz. Gipuzkoan bezalaxe, beste alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko.[11]

Arabako Soziometroari kasu eginez, 2019ko martxoaren 1etik 5era bitartean bildu zituen datuei alegia, EAJk irabaziko luke Araban, botoen %29 inguru eskuratuz, alboan EH Bildu duelarik, botoen %21.6arekin. Alderdi Popularrak izango luke galerarik handiena, botoen %6tik gora galduko lituzke, lehen indar izatetik hirugarrena izatera igaroz. Elkarrekin Podemos eta PSE-EE izango lirateke laugarren eta bosgarren indar, hurrenez hurren.[12]

Gizakerren inkesta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 24, 25 eta 26an (goizez) Gizakerrek EITBrentzat eginiko inkestaren arabera, EAJ izango litzateke EAEn garaile nagusia, hiru batzar nagusietan eta hiru hiriburuetan alderdirik bozkatuena izanik. Inkesta honen arabera, EAJk Bilbon ia gehiengo osoa eskuratuko luke 14-15 zinegotzirekin, Donostian 11 zinegotzi eskuratuko lituzke eta Gasteizen 7-8 bitarte. Hiru hiriburuetan ere gora egingo luke bai zinegotzietan eta baita boto kopuruan ere. EH Bilduk ere goranzko joera nabarmena mantenduko luke hauteskunde hauetan, Gizakerrek eginiko inkestaren arabera, lau probintzia euskaldunetako hiriburuetan bigarren indarra izango bailitzake eta Gasteizen kasuan, EAJ gainditzeko aukerak izango bailituzke, haien arteko botoen aldea %0.5ekoa izango litzatekeelako.[13]

Inkesta honen arabera, Gasteizen egon beharko luke lehiarik handiena, EAJ eta EH Bilduren artean, aurreko hauteskundeetan bozkatuena izan zen Alderdi Popularra hirugarren postuan utziz. Alderdi Popularra, inkesta honen arabera, boto-kopuruan gehien jatsi beharko lukeen alderdia da, Bilbon bi zinegotzi galduko bailituzke, Gasteizen hiru edo lau eta Donostian bat. Azken bi hiri horietan bosgarren postuan geldituko litzateke, bi zinegotzirekin bakoitzean. EAEn, Gernikako Estatutuaren aurka azaldu ziren bi alderdiek (Herritarron Alderdia eta Vox) ez lukete ordezkaritzarik lortuko hiriburuetan, botoen %2 edo %3aren bueltan ibiliko liratekeelako.[13]

Iruñearen kasuan, Nafarroak Batzen Du alderdia izango litzateke lehen indar, 10 edo 11 zinegotzi eskuratuta eta bigarren indarra EH Bildu izango litzateke, 7 zinegotzirekin. Alabaina, Nafarroak Batzen Du alderdiak gobernatzea lortzeko, inkesta honek zionena bete izan balitz, Alderdi Sozialistaren babesa beharko luke.[13]

Parte-hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauteskunde hauetan, aurreko beste hainbatetan bezala, eguerdiko ordu bietako parte-hartze datuak eta seietakoak argitaratu ziren. Udal hauteskundeei zegokienean, ordu bietan, EAEko hiru probintzietan parte-hartze datua igo egin zen, 2015ekoarekin alderatuz gero, bi puntu inguru Bizkaian (%36.88) eta puntu bat inguru Gipuzkoan eta Araban (%38.27 eta %35.41, hurrenez hurren).[14] Hala ere, aipatu beharra dago, ordu honetako datuak urte bereko apirilean ospatu ziren hauteskundeenarekin alderatzen badugu, bost puntu jatsi zirela. Nafarroaren kasuan, puntu bat inguru egin zuen behera, 2015eko hauteskundeetako eguerdiko datuekin alderatuta, hala, %39.96an kokatuz.[14]

Seietako datuei zegokienean, EAEn goranzko joerak iraun zuen, gehienbat Bizkaian eta Gipuzkoan, betiere, bi puntu inguruko gorakadarekin. Nafarroan beheranzko joera hori pausatu eta aurreko hauteskundeetako datuekin orekatu ziren 2019ko datuak. EAEn %52.7ko parte-hartzea egon zen seietan, baxuena Araban zuelarik eta Nafarroako parte-hartzea %55.68koa zen ordu honetan.[14]

Seietako datuetan oinarrituz gero, Europako Parlamenturako hauteskundeetako parte-hartzea nabarmen igo zen Hego Euskal Herrian, ia %18 hazi zen EAEn eta %20.7 Nafarroan, aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta.[14]

Foru hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hautagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldea eta aurreko legealdiko diputatu nagusia/presidentea Hautagaiak

Coat of Arms of Álava.svg
Araba
Ramiro Gonzalez Vicente (EAJ-PNV)


Coat of Arms of Biscay.svg
Bizkaia
Unai Rementeria Maiz (EAJ-PNV)


Coat of Arms of Gipuzkoa.svg
Gipuzkoa
Markel Olano Arrese (EAJ-PNV)


Coat of Arms of Navarre.svg
Nafarroa
Uxue Barkos (GBai)

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian hauteskunde hauen emaitzak ageri dira, banatuta, izan ere, hiru hauteskunde ezberdin ospatu ziren egun berean, arestian esan dugun bezala.

Batzar Nagusietako hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzar nagusietako hauteskundeei zegokienean, hiru probintzietan ere EAJk irabazi zuen, boto gehien eta eserleku gehien eskuratuz. Bigarren indar, hiru probintzietan ere, EH Bildu geratu zen, Gipuzkoan nagusitasun handiagoarekin.

Arabako Batzar Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudo alava.png 2019ko Arabako foru hauteskundeak

Kuadrilla Errolda Alderdia Bozak % Prokuradoreak +/–
Circunscripciones Ayala.svg
Aiara[15]
5 ahaldun
  • Errolda: 27.351
  • Hautesleak: 18.923 (%70.48)
  • Abstentzioa: 7.926 (%29.52)


  • Baliogabeak: 263 (1.39%)
  • Zuriak: 153 (%0.82)
EAJ-PNV 7.668 %41.43 3 =
EH Bildu 5.123 %27.68 2 =
PSE-EE 2.007 %10.84 0 =
Podemos 1.321 %7.14 0 1
OMNIA 1.200 %6.48 0 =
PP 1.021 %5.52 0 =
Circunscripcion Vitoria.svg
Gasteiz[16]
39 ahaldun
  • Errolda: 189.056
  • Hautesleak: 119.774 (%63.35)
  • Abstentzioa: 69.282 (%36.65)


  • Baliogabeak: 1.061 (%0.89)
  • Zuriak: 981 (%0.83)
EAJ-PNV 30.822 %26.18 11 4
PSE-EE 25.562 %21.71 9 4
EH Bildu 22.001 %18.69 8 1
PP 20.296 %17.24 7 3
Podemos 12.846 %10.91 4 2
C's 3.410 %2.9 0 1
Circunscripcion Tierras Esparsas.svg
Zuia, Agurain, Añana,
Kanpezu eta Guardia[17]
7 ahaldun
  • Errolda: 34.455
  • Hautesleak: 24.527 (%71.19)
  • Abstentzioa: 9.928 (%28.81)


  • Baliogabeak: 372 (%1.52)
  • Zuriak: 263 (%1.09)
EAJ-PNV 9.020 %37.75 3 =
EH Bildu 6.717 %28.11 2 =
PSE-EE 2.912 %12.19 1 1
PP 2.839 %11.88 1 =
Podemos 1.836 %7.68 0 1

Bizkaiko Batzar Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudo de Bizkaia 2007.svg 2019ko Bizkaiko foru hauteskundeak

Eskualdeak Errolda Alderdia Bozak % Ahaldunak +/–
Circunscripcion Bilbao.svg
Bilbo[18]
15 ahaldun
  • Errolda: 272.891
  • Hautesleak: 168.592 (%61.78)
  • Abstentzioa: 104.299 (%38.22)


  • Baliogabeak: 942 (%0,56)
  • Zuriak: 1.433 (%0.85)
EAJ-PNV 71.446 %42.98 7 =
PSE-EE 28.421 %17.10 3 1
EH Bildu 24.401 %14.68 2 =
Podemos 18.450 %11.10 2 =
PP 15.999 %9.63 1 1
Circunscripcion Busturia-Uribe.svg
Busturia-Uribe[19]
13 ahaldun
  • Errolda: 229.024
  • Hautesleak: 157.483 (%68.76)
  • Abstentzioa: 71.541 (%31.24)


  • Baliogabeak: 1.144 (%0.73)
  • Zuriak: 1.270 (%0.81)
EAJ-PNV 73.678 %47.51 7 1
EH Bildu 39.186 %25.27 3 1
PSE-EE 15.140 %9.76 1 =
Podemos 12.755 %8.23 1 =
PP 10.369 %6.69 1 =
Circunscripcion Durango-Atarrabia.svg
Durango-Arratia[20]
10 ahaldun
  • Errolda: 171.566
  • Hautesleak: 117.030 (%68.21)
  • Abstentzioa: 54.536 (%31.79)


  • Baliogabeak: 1.157 (%0.99)
  • Zuriak: 1.084 (%0.93)
EAJ-PNV 48.174 %41.97 5 =
EH Bildu 30.394 %26.48 3 =
Podemos 11.877 %10.35 1 =
PSE-EE 17.569 %15.31 1 =
PP 5.332 %4.65 0 =
Circunscripcion Encartaciones.svg
Enkarterri[21]
13 ahaldun
  • Errolda: 236.183
  • Hautesleak: 154.922 (%65.59)
  • Abstentzioa: 81.261 (%34.41)


  • Baliogabeak: 1.372 (%0.89)
  • Zuriak: 1.224 (%0.79)
EAJ-PNV 62.563 %41.07 6 1
PSE-EE 36.522 %23.98 3 =
EH Bildu 22.881 %15.02 2 =
Podemos 19.408 %12.74 2 =
PP 7.490 %4.92 0 1

Gipuzkoako Batzar Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudo de Guipuzcoa.svg 2019ko Gipuzkoako foru hauteskundeak

Eskualdeak Errolda Alderdia Bozak % Batzarkideak +/–
Circunscripcion Oiartzun-Bidasoa.svg
Bidasoa-Oiartzun[22]
11 batzarkide
  • Errolda: 116.029
  • Hautesleak: 72.170 (%62,20)
  • Abstentzioa: 43.859 (%37.80)


  • Baliogabeak: 754 (1,04%)
  • Zuriak: 630 (%0.87)
EAJ-PNV 21.551 %30.45 4 1
EH Bildu 18.555 %26.21 3 =
PSE-EE 16.663 %23.54 3 =
Podemos 9.064 %12.80 1 1
PP 3.551 %5.02 0 =
Circunscripcion Deba-Urola.svg
Deba-Urola[23]
14 batzarkide
  • Errolda: 149.388
  • Hautesleak: 104.550 (%69.99)
  • Abstentzioa: 44.838 (%30.01)


  • Baliogabeak: 903 (%0.86)
  • Zuriak: 827 (%0.79)
EAJ-PNV 41.461 %40.32 6 =
EH Bildu 39.834 %38.74 6 =
PSE-EE 12.428 %12.09 1 =
Podemos 6.546 %6.37 1 =
PP 2.551 %2.48 0 =
Circunscripcion Donostialdea.svg
Donostialdea[24]
17 batzarkide
  • Errolda: 191.578
  • Hautesleak: 124.912 (%65.20)
  • Abstentzioa: 66.666 (%34.80)


  • Baliogabeak: 829 (%0.66)
  • Zuriak: 1.123 (%0.90)
EAJ-PNV 41.651 %33.87 6 =
EH Bildu 31.319 %25.57 4 =
PSE-EE 25.072 %20.39 4 =
Podemos 12.554 %10.20 2 =
PP 9.657 %7.85 1 =
Circunscripcion Oria.svg
Oria
9 batzarkide[25]
  • Errolda: 99.067
  • Hautesleak: 68.807 (%69.46)
  • Abstentzioa: 30.260 (%30.54)


  • Baliogabeak: 623 (%0.91)
  • Zuriak: 637 (%0.93)
EH Bildu 26.405 %39.09 4 =
EAJ-PNV 26.104 %38.65 4 1
PSE-EE 8.625 %12.77 1 =
Podemos 4.677 %6.92 0 1
PP 1.544 %2.29 0 =

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Hego Euskal Herriko lau probintzietan batera ospatu ziren udal hauteskundeak, Espainiako beste udalerriekin batera. Azpian ageri den grafikoan alderdirik bozkatuenak ageri dira, Nafarroan aurkeztutakoak eta EAEn aurkeztutakoak, denak batera. Autonomia Erkidego bakoitzeko alderdi homologoak batu egin dira multzo berean, adibidez, Euskadiko PSOE eta Nafarroako PSOE. Grafikoa ehunekoetan dago, hau da, alderdi bakoitzak guztira emandako bozen artetik lortu duen bozen ehunekoa adierazten du. Berria egunkaritik hartutako datuekin egin da grafikoa.

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herrian, botoak.png


Zinegotzien banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiko irudian ageri da Hego Euskal Herriko zinegotzien banaketa erakusten duen grafiko orokorra. Bertan, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoko zinegotzi guztiak batu dira eta bi autonomia erkidegotan dauden alderdi homologoak multzo berdinean sartu dira, adibidez, Nafarroak Batzen Du eta Euskadiko Alderdi Popularra batera ageri dira, Euskadiko eta Nafarroako Alderdi Sozialistak bezalaxe. Aipatzekoa da, Nafarroan EAJ ez zela aurkeztu, Nafarroak Batzen Du, I-E eta Geroa Bai ere ez Euskal Autonomia Erkidegoan. Besteak multzoan herri desberdinetako alderdi independenteak edo taldeak batu dira, gehienez 12 zinegotzi lortu dituztenak. Espainiako beste hainbat eremutan indar handia lortu zuten Vox eta Herritarron Alderdiak ez zuten babes aipagarririk eskuratu Hego Euskal Herrian, EAEn zinegotzi bat bera ere ez zuten lortu.[26][27][28]

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herrian zinegotziak.png

Hiriburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburuei zegokienean, EAJ nagusitu zen Gasteiz, Bilbo eta Donostian, Iruñean aldiz, Nafarroak Batzen Du alderdia. Jarraian ageri den taulan ikus daitezke xehetasunak.[29][24]

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Alderdien postuak Gasteizko Udala
Escudo de Vitoria.svg
27 zinegotzi
Bilboko Udala
Escudo de Bilbao (ovalado).svg
29 zinegotzi
Donostiako Udala
Escudo de Donostia.svg
27 zinegotzi
Iruñeko Udala
Escudo de Pamplona.svg
27 zinegotzi
Lehen indarra
Logotipo EAJ-PNV.png
EAJ (7 zinegotzi)
Logotipo EAJ-PNV.png
EAJ (14 zinegotzi)
Logotipo EAJ-PNV.png
EAJ (10 zinegotzi)
Logo Navarra Suma.png
NA+ (12 zinegotzi)
Bigarren indarra
Logotipo PSE-EE.svg
PSE-EE (6 zinegotzi)
Logotipo PSE-EE.svg
PSE-EE (5 zinegotzi)
Euskal Herria Bildu.PNG
EH BILDU (6 zinegotzi)
Euskal Herria Bildu.PNG
EH BILDU (7 zinegotzi)
Hirugarren indarra
Euskal Herria Bildu.PNG
EH BILDU (6 zinegotzi)
Euskal Herria Bildu.PNG
EH BILDU (4 zinegotzi)
Logotipo PSE-EE.svg
PSE-EE (5 zinegotzi)
Logo PSN-PSOE.svg
PSN (5 zinegotzi)
Besteak
PP (5)

Elkarrekin Podemos (3)

Elkarrekin Podemos (3)

PP (3)

PP (3)

Elkarrekin Podemos (3)

Geroa Bai (2)
Auzoz-auzo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoz-auzo, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan emaitzak honakoak izan dira[30]:


     EAJ /      EH Bildu /      PSE /      Navarra Suma /      Euskadiko Alderdi Popularra

Hiri garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpian ageri den taula zabalgarrian daude Hego Euskal Herriko hiririk garrantzitsuenetan izan diren emaitzak. Ez dira soilik hiririk populatuenak ageri, hauteskunde hauetan garrantzia izan zutenak, adibidez, espero ez zen emaitza bat lortu zelako eta eskualde jakin batzuetako hiri garrantzitsuak ere ageri dira.

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herriko hiri nagusietan

Hiria
EAJ
EH BILDU
PSE-EE/PSN
NA+
Podemos (logo círculos).svg
E. Podemos
PP Euskadi
Geroa Bai logo - copia.jpg
Geroa Bai
Coat of Arms of Barakaldo.svg
Barakaldoko Udala
11 zinegotzi

(botoen %38.44)

3 zinegotzi

(%11.25)

8 zinegotzi

(%26.99)

Ez da aurkeztu 4 zinegotzi

(%13.29)

Zinegotzi 1

(%6.20)

Ez da aurkeztu
Coat of Arms of Getxo.svg
Getxoko Udala
11 zinegotzi

(%39.37)

4 zinegotzi

(%14.86)

3 zinegotzi

(%10.96)

Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%7.94)

5 zinegotzi

(%16.64)

Ez da aurkeztu
Coat of Arms of Irun.svg
Irungo Udala
7 zinegotzi

(%25.05)

3 zinegotzi

(%13.95)

10 zinegotzi

(%36.03)

Ez da aurkeztu 4 zinegotzi

(%15.55)

Zinegotzi 1

(%5.50)

Ez da aurkeztu
Coat of Arms of Portugalete.svg
Portugaleteko Udala
5 zinegotzi

(%24.93)

2 zinegotzi

(%12.20)

10 zinegotzi

(%43.75)

Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%12.58)

Zinegotzi 1

(%5.71)

Ez da aurkeztu
Coat of Arms of Santurtzi.svg
Santurtziko Udala
10 zinegotzi

(%41.78)

4 zinegotzi

(%18.11)

5 zinegotzi

(%21.45)

Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%10.96)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu
Escudo de Bermeo.svg
Bermeoko Udala
9 zinegotzi

(%48.42)

5 zinegotzi

(%28.68)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu
Escudo de Rentería (Guipúzcoa).svg
Errenteriako Udala
3 zinegotzi

(%16.16)

9 zinegotzi

(%37.25)

6 zinegotzi

(%28.29)

Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%14.25)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu
Escudo de Bergara.png
Bergarako Udala
7 zinegotzi

(%38.11)

9 zinegotzi

(%48.63)

Zinegotzi 1

(%6.40)

Ez da aurkeztu Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu
Oiongo Udala
4 zinegotzi

(%32.60)

2 zinegotzi

(%22.36)

2 zinegotzi

(%19.59)

Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%17.40)

Ez da aurkeztu
Tafallako Udala
Ez da aurkeztu 5 zinegotzi

(%25.14)

3 zinegotzi

(%19.59)

5 zinegotzi

(%25.23)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%5.89)

Lizarrako Udala
Ez da aurkeztu 6 zinegotzi

(%28.41)

3 zinegotzi

(%17.83)

7 zinegotzi

(%35.77)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%9.13)

Tuterako Udala
Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%14.88)

11 zinegotzi

(%45.21)

Ordezkaritza barik Ez da aurkeztu Ordezkaritza barik


Aipatzekoa da, Tuteraren kasuan Ezkerra alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituela eta botoen %28.10a, aitzitik, aipatutako beste udal guztietan alderdia ez zen aurkeztu edo ordezkaritza oso murritzarekin geratu zen, baldin bazuen. Bestalde, PP Euskadi alderdia Nafarroan bere homologoarekin aurkeztu zen, hau da, Nafarroako Alderdi Popularrarekin, baina honek, UPN eta Herritarron Alderdiarekin batera, Nafarroak Batzen Du (N+) koalizioa eratu zuen.[31]

Badira beste hainbat udal aldaketa nabariak pairatu zituztenak, adibidez, Altsasun Geroa Bai alderdiak irabazi zuen gehiengo osoarekin, 10 zinegotzi eskuratuta eta botoen %63 pasatxo. Bigarren indar Euskal Herria Bildu izan zen 3 zinegotzirekin eta gainerako alderdiek ez zuten ordezkaritzarik eskuratu. Gogoan izan behar dugu herri honetara, kanpainan zehar, Herritarron Alderdia, Vox eta UPN hurbildu zirela, espainiar nazionalismoaren beste zenbait jarraitzailerekin batera.[32][33][34] Alkatearen eta bertako herritar ugariren iritziz probokazio bat izan zen hau, Altsasuko presoen kasuari estu lotua.[35]

Horretaz gain, Euskal Herria Bildu alderdiak zenbait udal berreskuratzea lortu zuen, hala nola, Elantxobekoa, Oñatikoa, Zumaiakoa edo Mutrikukoa. Horretaz gain, Hernanin, Oiartzunen, Baztanen, Leitzan eta beste hainbat herri txikietan zuen nagusitasuna erraz mantendu edo indartu zuen. Helburu zuen Arrasate hirian ordea, EAJ nagusitu zitzaion, alderdi honek hauteskunde hauetan izan zuen gorakada nabarmenaren seinale. [22]

Trebiñuko barrendegiari zegokionean, indar abertzaleak gailendu ziren; Trebiñun EAJk irabazi zuen, bertako alderdi independenteekin batera, bi zinegotzi eskuratuz eta Argantzunen EH Bildu nagusitu zen 3 zinegotzi eskuratuz. Bi herrietan ere Alderdi Popularrak zinegotzi bakarra eskuratu zuen. [36][37]

Villaverde Turtzioz herrian aldiz, Kantabriako Alderdi Erregionalistak irabazi zituen hauteskundeak, bertako zazpi zinegotziak bereganatuz eta botoen %88.62a eskuratuz. Aipagarria da, euskal alderdi abertzaleek bertan ez zituztela zerrendarik proposatu eta beraz, Villaverde Turtziozko biztanleek ezin izan zutela alderdi hauen aldeko bozkarik eman.[38]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Batzarkideak» w390w.gipuzkoa.net . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  2. «Hauteskunde araudia. Sarrera - navarra.es» www.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  3. «Europako Parlamentua 2014. Hauteskunde-legedia eta-araudia» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  4. «Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hautatu beharreko karguen kopurua» www.euskadi.eus 2019-02-07 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  5. «Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hauteskunde-araudia» www.euskadi.eus 2019-02-07 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  6. «Udal hauteskundeak. Araba. Zinegotzi-banaketa» www.euskadi.eus 2019-08-03 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  7. «Udal hauteskundeak. Bizkaia. Zinegotzi-banaketa.» www.euskadi.eus 2019-08-03 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  8. «Udal hauteskundeak. Gipuzkoa. Zinegotzi banaketa» www.euskadi.eus 2019-08-03 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  9. (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser (2019-03-03) «El número de concejales en Navarra caerá hasta los 1.996» diariodenavarra.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  10. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak Gipuzkoako Foru Aldundia 2019ko apirilaren 11a» www.euskadi.eus 2019-04-12 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  11. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak-Bizkaiko Foru Aldundia-2018ko abenduaren 29a.» www.euskadi.eus 2019-02-07 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  12. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak EiTB 2019ko martxoaren 14a» www.euskadi.eus 2019-03-15 . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  13. a b c «EAJk EAEko hiru hiriburuetan irabaziko luke, eta Navarra Sumak, Iruñean» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  14. a b c d «Parte-hartzea igo egin da EAEn, eta Nafarroan, duela lau urtekoaren paretsu» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-26.
  15. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  16. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  17. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  18. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  19. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  20. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  21. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  22. a b «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  23. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  24. a b «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  25. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  26. «2019ko udal-hauteskundeen behin-behineko emaitzak» udalhauteskundeak.araba.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  27. «Elecciones 2019» resultados.eleccioneslocaleseuropeas19.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  28. «Udal hauteskundeak», Euskadi.eus, 2019-05-27, . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  29. (Gaztelaniaz) País, El (2019-05-27) «Resultados de las elecciones municipales en grandes capitales» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-05-27.
  30. Hegoaldeko hiriburuetako argazkiak, auzoz auzo. 2019ko maiatxaren 31a, Berria.eus
  31. Berria.eus «Navarra Suma, abertzaletasunari aurre egin nahian» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  32. Berria.eus «Ciudadanos, PP eta Voxi 'askatasun gune' batekin erantzungo die Altsasuk» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  33. Berria.eus «"Utzi bakean" oihukatuz hartu dituzte Altsasun Ciudadanoseko jarraitzaileak» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  34. «Guardia Zibilarentzat 'errespetua' eskatuko du Ciudadanosek Altsasun» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  35. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Alsasua pide a los vecinos 'no caer en ninguna provocación'» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  36. «Resultados Elecciones municipales 2019 en La Puebla de Arganzón» La Vanguardia 2019-05-26 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  37. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Condado de Treviño» La Vanguardia 2019-05-26 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.
  38. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Valle de Villaverde» La Vanguardia 2019-05-26 . Noiz kontsultatua: 2019-05-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]