Hego Atlantikoko Anomalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anomalia 560 kilometro inguruko altueran[1]

Hego Atlantikoko Anomalia (HAA) edo ingelesez South Atlantic Anomaly (SSA) Lurraren Van Allen erradiazio gerrikoak lurrazalera gehien hurbiltzen diren eremua da, lurrazaletik 200 kilometroko altueraraino jaisten direlarik. Honek partikula energetikoen fluxua handitzen du eskualde honetan eta eremu hau orbitatzen duten sateliteak ohikoa baino erradiazio maila handiagoaren eraginpean jartzen ditu.

Posizioa eta forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Allen erradiazio gerrikoen zeharkako ikuspegia, Hego Atlantikoko Anomalia gertatzen den puntua adierazita dago.

Van Allenen erradiazio gerrikoak simetrikoak dira Lurraren eremu magnetikoaren ardatzarekiko, hau da, Lurraren biraketa-ardatzarekiko 11° graduz okertuta daude gutxi gorabehera. Lurraren biraketa-ardatzaren eta ardatz-magnetikoaren elkargunea ez dago Lurraren zentroan, bertatik 450-500 km-tara baizik. Asimetria hori dela eta , barruko Van Allenen gerrikoa lurrazalera gehien hurbiltzen da Ozeano Atlantikoaren hegoaldean, non 200 km-rainoko altuerara jaisten den eta lurrazaletik urrunen dago Ozeano Barearen iparraldean.[2][3]



Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Atlantikoko Anomaliak eragin handia du Lurra orbitatzen duten satelite eta beste espazio-ontziengan. Hauen orbitak periodikoki anomalia-eremua zeharkatzen baitute eta Vann Allenen gerrikoan harrapatuta dauden protoien ondorioz sortutako erradiazio gogorra jasan behar baitute minutu batzuez bertatik igarotzen diren bakoitzean. Nazioarteko Espazio Estazioak adibidez, 51,6º-ko inklinazioko orbitan dagoenez, shielding gehiago behar du arazo honi aurre egiteko eta Hubble Espazio Teleskopioak ez du behaketarik egiten HAA zeharkatzean.[4]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. NASA/TM-2015-217547, GSFC-E-DAA-TN28435.
  3. ISBN 978-0-521-76224-3..
  4. «HubbleSite: News - Hubble Achieves Milestone: 100,000th Exposure» hubblesite.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]