Edukira joan

Van Allenen gerrikoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Van Allenen gerrikoak

Van Allenen gerrikoak energiaz kargatutako partikulak dituzten eremuak dira. Partikula horietatik gehienak eguzki haizetik datoz, horren magnetosferak planeta baten inguruan harrapatu eta atxikitzen direnak. Lurrak horrelako bi gerriko ditu, eta batzuetan beste batzuk sor daitezke aldi baterako. Gerrikoek James Van Allenen izena hartzen dute, 1958an deskribatu zituenak[1][2].

Lurraren bi gerriko nagusiak 640 eta 58.000 km arteko altueratik hedatzen dira[3], erradiazio mailak aldakorra duten eremua. Gerrikoak Lurraren eremu magnetikoaren barnealdean daude. Elektroiak eta protoi energetikoak harrapatzen dituzte. Beste nukleo batzuk, alfa partikulak kasu, ez dira hain ohikoak. Gerrikoak osatzen dituzten partikula gehienak eguzki-haizetik datozela uste da; beste batzuk, berriz, izpi kosmiko moduan iristen dira[4]. Eguzki-haizea harrapatzean, eremu magnetikoak energia-partikula horiek desbideratzen ditu, eta atmosfera hondamenditik babesten du.

Gerrikoak arriskutsuak dira sateliteentzat, eta haien osagai sentikorrak blindaje egoki batekin babestu behar dira eremu horretatik gertu denbora asko igarotzen badute. Van Allenen gerrikoak zeharkatu zituzten Apollo misioetako astronautek erradiazio dosi oso baxua eta kaltegabea jaso zuten[5].

2013an, Van Allen zundek hirugarren erradiazio gerriko iragankor bat atzeman zuten, lau astez iraun zuena[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Van Allen, J. A.; Ludwig, G. H.; Ray, E. C.; McILWAIN, C. E.. (1958-09). «Observation of High Intensity Radiation by Satellites 1958 Alpha and Gamma» Journal of Jet Propulsion 28 (9): 588–592.  doi:10.2514/8.7396. (kontsulta data: 2026-03-17).
  2. «The Victoria Advocate - Google News Archive Search» news.google.com (kontsulta data: 2026-03-17).
  3. (Ingelesez) Zell, Holly. (2015-02-12). «Van Allen Probes Spot an Impenetrable Barrier in Space» NASA (kontsulta data: 2026-03-17).
  4. (Ingelesez) Sep 19, Updated:; 2023. (1970-01-01). «What Is a Van Allen Radiation Belt?» HowStuffWorks (kontsulta data: 2026-03-17).
  5. (Ingelesez) Teitel, Amy Shira. (2014-09-19). «Apollo Rocketed Through the Van Allen Belts» Popular Science (kontsulta data: 2026-03-17).
  6. (Ingelesez) «Van Allen Probes Discover a New Radiation Belt | Science Mission Directorate» web.archive.org (kontsulta data: 2026-03-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]